Agenda

Atrás

Alegiko uztailak 29ko bilerara deialdia

Datorren iganderako, uztailak 29, eguerdiko 12:00etan, Alegiako Elkartean bilera deitu dugu auzokoekin hainbat gairi buruz hausnartzeko
26 JUL
Zerbitzuak

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Datorren iganderako, uztailak 29, eguerdiko 12:00etan, Alegiako Elkartean bilera deitu dugu honako gai hauek elkarrekin lantzeko:

  • Alegiako parke berriari geratzen zaizkion alderdiak: frontoiko sareak, mahaien bat, helduon ariketa fisikorako tresnak…
  • Errepide osoaren “bulebarizazioa” oinezkoen segurtasunerako, ibilgailuen abiadura murriztuz. Beste herri batzuetan egindakoak aztertuz, iritziak jaso.
  • Bidegorria asfaltatu ala ez erabaki
  • Helduentzat irailetik aurrera abian jarriko den ariketa psiko-fisikoen ekimena azaldu
  • Norberak lekarkeena

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean gure agurrik beroena,

Itsason 2018ko uztailaren 25an,

 

Itsasoko Udal Batzordea