Noticias

Atrás

Alegiko parkearen inaugurazioa Txindata Musika Eskolaren partehartzearekin

7
Alegiako parkearen eta inguruko obraren inaugurazioa izan genuen Txindata Musika eskolaren kontzertuareki; Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegiko gazteen parte hartzeaz.

20·06·2018


Alegiko parkearen inaugurazioa izan genuen atzo, ekainak 19a, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Horretarako, Alegiko auzoa parte den 3 herrietako 2 alkate izan genituen: Gorka Sasieta Itsasoko alkatea eta Iñaki Etxezarreta Gabiriako alkatea. Ormaiztegik ere badu parte hartzea Alegiko auzoan baina bertako alkateak beste konpromezu batzu tarteko ezinezkoa izan zuen etortzea.

2 alkateen esker hitzekin eman zitzaion hasiera ekitaldiari eta egin diren lanen nondik norakoak xehetu zituzten eta hemendik aurrera auzoan eman nahi diren hurrengo pausoak aztertu ere bai.

97.000 euroko inbertsioa izan da parke berria eta komun eta aldagelak egiten (Leader programatik 42.000 euroko dirulaguntza jaso delarik) eta oraindik badaude lan batzu amaitzeko (horien artean, udalekuetan herriko ume eta gazteek egindako zeramika apaingarriekin osatu nahi dira eraikin berriko paretak).

Ondoren, ekitaldiak jarraipena izan zuen Txindata Musika Eskolako ikasleen kontzertuarekin. Bederatzi abesti jo zituzten kitarra, akordeoi, txistu, faluta edo txirulaz lagundurik.

Kontzertuaren ondoren, pilotalekuan jarritako mahaietan mokadutxoa hartzeko aukera izan genuen hainbat herriko produktu dastatuaz.

Hemendik aurrera ere, parke berria inguruko umeen jostaleku bihurtu eta Alegiko plaza alaituko dutelakoan gaude.

1 2 3 4 5 6 7