Agenda

Atrás

Apirilak 14ean Udaberriko Auzolana

Udaberriko auzolana, apirilaren 14ean, larunbata burutuko da. Itsason 14:30etan elkartuko gara. Dagoeneko egin beharreko lanak, materiala eta arduradunak zehaztuta daude eta deialdi hau banatzen dugu parte hartzeko izen-ematea gauzatzeko.
14 ABR
Auzolana

2018ko UDABERRIKO AUZOLANA

 

Dakizuen bezala, udaberriko auzolana, apirilaren 14ean, larunbata burutuko da. Itsason 14:30etan elkartuko gara.

Dagoeneko egin beharreko lanak, materiala eta arduradunak zehaztuta daude eta deialdi hau banatzen dugu parte hartzeko izen-ematea gauzatzeko.

Izan ere, aurrekoan bezala asegurua egiteko, eta zenbatentzat afaria prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke.

 

Herri Batzarrean erabaki zen bezala, Auzolanean taldeka burutuko diren lanak hauexek izango dira:

  • Baserri bideetako seinaleetan Itsasoko logoa jartzea
  • Itsusturriko baranda margotu eta lorategia prestatzea
  • Zuntz optiko parean dauden adarren kimatzea
  • Atinzabal pareko herri bidea txukuntzea eta hesitzea
  • Sakristi azpiko lokala garbitzea
  • Kanpandorreko leihatilak eta armairua zaharberritzea

Jarraian partaide guztiak Ostatuan egingo den afarira gonbidatuta zaudete.

Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus

Bertan parte hartzaileen izen abizenak eta NAN zenbakia adierazi (asegururako) eta afarirako izena eman apirilaren 13rako.

Denoi eskerrak emanez, Itsason 2018ko apirilaren 5ean,

 

Itsasoko Udal Batzordea