Agenda

Atrás

Azpiegitura Batzorderako deia

Etxebizitzen Ikuskapen Teknikoari (EIT / ITE) buruz daukagun informazioa partekatzekotan, Maiatzak 19 larunbata,arratsaldeko 7etarako deialdia zabaltzen dizuegu, Miriam Otamendi arkitektoak zalantza guztiak argitu asmotan
16 MAY
Herri Batzarra

AZPIEGITURA BATZORDERAKO DEIA

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Azkeneko Herri Batzarrera eramandako gaietako bat Etxebizitzen Ikuskapen Teknikoa (EIT/ITE) izan zen. Orduz geroztik jaso dugun informazioa zuekin partekatu nahian, Azpiegitura eta Ingurumen batzorderako deia luzatzen dizuegu. Guztion zalantzak argitzeko gurekin izango dugu Miriam Otamendi, arkitektoa.

EGUNA: Maiatzak 19, larunbata

ORDUA: 19:00ak

LEKUA: ITSASOKO UDALETXEAN

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

                                                                                              Itsason 2018ko maiatzaren 15a