Agenda

Atrás

Ekaineko ekintzen egitaraua

Ekainean zehar egingo diren ekintzen plangintza eta egitaraua zabaltzen dugu eta ekintza desberdinetan izen-emateko pausoak
15 JUN
Zerbitzuak

EKAINEKO EKINTZEN PLANGINTZA ETA EGITARAUA

EGUNA EKINTZA LEKUA ORDUA

Ekainak 19

Gazteen ekaineko kontzertua eta parkearen inaugurazioa

 

Alegin

19:00

Ekainak 23

 

San Juan Bezpera

 

Itsasoko plazan

20:30
Ekainak 25  

Argindarraren fakturak aztertzeko tailerra (1)

 

Itsasoko Udal Aretoan

19:00
Ekainak 26

Irakurle taldearen solasaldia

“3 mariak”

Arantxa Urretabizkaia

Itsasoko Udal Aretoan 18:30
Ekainak 28 eta Uztailak 5

Lehen sorospenak: Bihotz-Birika-Bizkortzea ikastaroa (2)

 
Partaide kopuruaren arabera  18:00 - 20:00
Ekainak 30  

Herri Batzarra

Koru azpian 19:00

 

OHARRAK:

 

(1) Ekainaren 25ekoa energia aurrezteko fakturak aztertzeko tailerra denez, baldintza batzuk bete behar ditu parte-hartzaile bakoitzak:

                  - ekainaren 20rako izena ematea

                  - norberak bere argindar faktura ekartzea edo

                  - telefono mugikorra eskura izatea edo

                  - ordenagailu eramangarriarekin etortzea (helbide elektronikoa eta pasahitza jakitea  beharrezkoa)

(2) BBB ikastaroa bi egunetan burutuko da. Ikasle bakoitzak ekainaren 22rako izena eman beharko du,  esterilla eta boligrafoa ekarri beharko ditu eta gainontzeko dokumentazioa Komunikazio batzordeak bideratuko du.

Parte hartu nahi duenak dei dezala honako  tlf zenbakira ( 943477790) edo mezu bat bidali helbide elektroniko honetara:  udala@itsaso.eus

 Aldez aurretik zuen parte hartzea eskertuz,  agur bero bat,

                     Udal Batzordea