Agenda

Atrás

Erretiratuen ospakizuna

Itsasoko Udalak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte azaroaren 19an ospatuko den gure herriko Jubilatuen Egunera.
19 NOV
Ospakizuna

EGITARAUA

13:30etan Alegiako Elizan meza kantatua (Atsusaingo Maria Goitia zenaren urteurrenarekin batera).

14:15etan Aurreskua Itsasoko Ostatuaren aurrean

14:30etan Ostatuan bazkaria honako menuarekin:

  • Ezkur urdaiazpikoa
  • Arrain zopa
  • Legatz gratinatua txangurroarekin donostiar erara
  • Isatsa saltsan
  • Postrea eta kafea

OHARRA:

Bazkaria erreserbatzeko aurrez Ostatuan tiketak erosi behar dira (943 88 03 15): erretiratuek 16,5€ eta gainerakoek 32,5€ 

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean gure agurrik beroena,

Itsasoko Udal Batzordeburua, Gorka Sasieta Barrenetxea