Agenda

Atrás

Euskara klaseak emateko irakaslearen beharra

2018 - 2019 ikasturtean zehar Euskara klaseak jasotzeko bi talde osatu dira eta irakasle baten beharra dago. Argibideak eta izena emateko Udalarekin harremanetan jarri.
5 JUL
Zerbitzuak

EUSKARA KLASEAK EMATEKO

2018-19 ikasturtean zehar Euskara klaseak jasotzeko bi talde osatu dira herrian. Horretarako, Udalak herritarrei aukera eman nahi die irakasle lanak betetzeko. Hauek dira ikasleekin adostu diren ordutegiak

Egunak: Astelehenetik ostiralera, astean bi egunez

Ordutegia: 90 minutuko klaseak 9:30etatik 12:00k bitartean (zehazteke) edo/eta 19:00etatik 20:30etara

Bete Beharreko Baldintzak:

  • Itsason erroldatua egotea
  • Euskara gaitasun agiria (EGA) edo baliokidea izatea
  • Arlo honetan esperientzia izatea baloratuko da

Izena eman eta argibideetarako:

Herritarren batek interesa azalduko balu izena eman dezala Udaletxean,  bulego orduetan, bertara deituta (943477790) edo posta elektroniko bidez udala@itsaso.eus, uztailaren 20a baino lehen,  

                       

Itsasoko Udal Batzordea