Agenda

Atrás

Gabon ospakizunen egitaraua

Aurten egitarau zabala antolatu da Gabonen inguruan Itsason. Berrikuntzen artean Olentzero eta Mari Domingiren etorrera burutuko denez, herriko haur bakoitzari gutuna idazteko gonbitea egingo zaie. Ezagutu egitarau osoa eta gozatu!
15 DIC 31 DIC
Ospakizuna

Honakoak izango dira ekintzak:

  • Abenduaren 15ean, ostirala,19:30etan Olentzero Ostatuko atarian jarri eta Gabon kanten lehen entsaioa jarraian.
  • Abenduaren 23an, larunbata, 18:30etan Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta gaztaina jana. Bigarren kantu entsaioa.
  • Abenduaren 24ean, goizeko 9:00etan hasita etxez etxe kantuan.
  • Abenduaren 31an, Urte zaharreko kontzertua, eguerdiko 12:30etan.

Pozez ospa ditzagun!

Komunikazio batzordea