Agenda

Atrás

HITZA/GOIBERRI harpidetza kanpaina Itsason

Itsasoko biztanleei, Goierriko Hitza egunkaria eta GoiBerri astekaria irakurtzeko aukera ematea da Goierriko Hedabideak-en helburua. Hau dela eta, eskaintza berezia luzatu die herritarrei.
27 DIC
Kultura

Urte asko daramatzate Goierriko Hedabideek eskualdeko euskarazko informazioa lantzen eta komunikazio proiektuak gauzatzen, eta asko da urteotan lortu dena:

2004. urteko urrian argitaratu zen lehenengo aldiz Goierriko Hitza, eta honez gero 12 urte egin ditu eskualdeko informazioa euskaraz hedatzen.

Eskualde mailan erreferenteak izatera iritsi dira, bertako albiste gehien ematen duen hedabidea baita. 2012. urtean, berriz, GoiBerri astekaria jaio zen, euskara hutsean Goierriko biztanleen iritzi eta hausnarketak eskaini eta herritarrei zerbitzu emateko helburuarekin.

Itsasoko biztanleei, Goierriko Hitza egunkaria eta GoiBerri astekaria irakurtzeko aukera ematea da beraien helburua. Hau dela eta, eskaintza berezi hau luzatu digute:

Egunero ogia erosten duzuen harpide berriek, okinaren bidez jaso ahal izango duzue Goierriko Hitza eta Goiberri zeuen etxeetan.

Ogirik hartzen ez duzuenontzat, kutxa bat jarriko da Alegi auzoko eliza arkupean, eta beste bat Itsasoko udaletxeko atean, eta egunero bertan jasotzeko aukera izango da, asteartetik ostiralera.

  • Lehen urtean, Itsasoko biztanleei %20eko deskontua egingo digute harpidetza kuotan.

*Goierriko Hitza + GoiBerri: 73 €/urtean   edo    *Goierriko Hitza: 60 €/urtean      *GoiBerri: 36€/urtean

  • Bigarren urtetik aurrera, kuota ohikoa izango da:

*Goierriko Hitza + GoiBerri: 92€/urtean    edo    *Goierriko Hitza: 77€/urtean      *GoiBerri: 45€/urtean   

Harpideek abantaila berezi hauek izango dituzte lehen unetik:

  • Iragarki Laburrak jartzerakoan deskontuak.
  • Lehen urtean Zorion Agurrak doan jartzeko aukera, eta ondorengo urteetan harpide deskontuarekin.
  • Goierriko Hitzak astero antolatzen dituen zozketatan (Txokoa) parte hartzeko aukera.
  • Abenduak 31 baino lehen bazkide egiteagatik Sagardo Kaxa jasoko dute harpide berriek.
  • Eskelak %50eko deskontuarekin.
  • 2018. urtean harpidetza digitala martxan jarriko da. Papereko harpideek prezio igoerarik gabe izango dute eremu honetarako sarbidea.

Interesatuz gero bi eratara egin liteke eskaera:  orri hau bete eta udal buzoietan utziz (Itsason edo Alegin), udala@itsaso.eus helbidera idatziz, edo 678696136 telefonoan (Xabier Elgarresta) abenduaren 27a baino lehen:

Izena:

Non jaso nahi dut:

❑ Alegiko kutxan

❑ Itsasoko kutxan

❑ Ogiarekin batera etxeko buzoian

 

Komunikazio Batzordea