Agenda
Atrás

Goruntz dantza taldearen oharra

Goruntz dantza taldearen ikasturterako egitasmoen informazioa eta bertan parte-hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu
20 DIC
Ikastaroa

Gabiriako Goruntz dantza taldeak ikasturte honetako egitasmoen berri Itsason zabaltzeko eskatu digu, jakina baita gure haur eta gezteak urteak daramatzatela beraiekin dantza egiten eta herriko festetan gure plazak alaitzen:

 

Kaixo,

Gabiriako Goruntz Dantza Taldeak talde berri bat osatzeko asmoa du 2019-2020 ikasturtean. Mezu honekin, taldean apuntatzeko deialdia luzatu nahi diogu dantzarako prest dagoen edozein haurri. Ez dago gehienezko adin mugarik, baina, taldeko txikienak 2020. urtean, 4 urte bete beharko dituzte.

Gure dantza taldean, dantzak ikasteaz gain, dantzari txikietara joateko aukera izaten dute honekin, beste herrietako haurrekin batera dantza eginez. Herriko festetan ere dantza saioa izaten da. Hasi berriek, erritmoa lantzeko jolasen bidez hasten dute dantzarekiko lehen lotura.

Erakusleok, dantza taldeko dantzari izan eta gara. Dantza tradizionalez gain, gaur egungo koreografiak ere sartu izan ohi ditugu.

Izena emateko ilusioa eta gogo bizia duen orori edota informazio gehiago nahi duenari, azpian txertatua uzten dizkiogu e-maila eta bi telefono zenbaki:

E-maila  goruntzdantzataldea@hotmail.com

Telefono zenbakiak    Irati: 688612611

                Izaro: 688871937

Mila esker zuen arretarengatik.

                                  GORUNTZ  DANTZA TALDEA

 

Interesgarria izango zaizuelakoan                     

                                                        Udal Batzordea

Itsason, 2019ko abenduaren 18a