Agenda

Atrás

Herri Batzarrerako deialdia

Herri Batzarra ospatuko da Itsason ekainaren 30ean, arratsaldeko 7etan egitasmo eta proiektu berriak herritarrekin aztertzeko
28 JUN
Herri Batzarra

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez datorren larunbatean, ekainak 30,  ditugun informazio, egitasmo eta proiektuak herritarrokin aztertu eta proposamenak jasotzeko HERRI BATZARRA antolatu dugu:

  • 2018ko martxoko Batzarraz geroztik udalak emandako pausuak

- martxoaren 27ko desanexioren aldeko sententzia eta geroztiko errekurtsoaren egoera.

- Alegiko obraren ondoren, garbitzailearen kontratazio luzapena

- ITE-EIT, Etxeetako Ikuskaritza Teknikoa

- Ur Kontsortzioak ur zikinak bideratzeko proiektua

- Seinalitika aldaketa errepideetan

- 1965-2016 epean Itsasori dagokion udal artxiboaren bikoizketa

- Hilerriko iturria

- Altzigarragako bide konponketa

- Leader deialdira aurkeztutako proiektua: Udaletxe eraikinaren ataria, teilatua eta ganbara.

  • Hurrengo Batzarra egin artekoak (azarorako):

- Udaletxeko kanpoko obra hastea

- Ariola eta Goitiko bideak hormigoitzea eta konpontzea

- Alegiako barnea eta errepidea oinezkoen segurtasunerako, eragingarriago eta estetikoki erakargarriago izateko alegiarrekin bilera uztailean

- Herriari buruzko panel informatiboak diseinatu eta kokatzea

- Ikastaroen eskaintza: euskara, pilates, adinez nagusi eta autonomo direnentzat ariketa fisiko-psikiko-emozionalaren lanketa, zeramika, gantxilloa, energia aurrezteko formakuntza, tertulia literarioak, mendi irteerak, frontenisa, ingelesa...

  • Euskaraldia ekimenaren aurkezpena
  • Zaborren kudeaketa hobetzeko ideien lanketa (zonaldeko datu okerrenak ditugu)
  • Norberak lekarkeena

EGUNA eta ORDUA: ekainak 30, larunbata, 19:00etan

LEKUA: ITSASOKO ELIZAKO KORUPEA

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

Itsason 2018ko ekainaren 27a,

Itsasoko Udal Batzordea