Agenda

Atrás

Itsasoko San Bartolome jaien egitaraua

Iritsi dira Itsasoko San Bartolomeak eta ekitaldiz betetako asteburu luzea daukagu aurretik. Hemen laburtuta bertan aurkituko duzuena.
23 AGO
Ospakizuna

Bartolome Deunaren iritsierarekin batera, ekintzak beteriko asteburua dator Itsason. Ostegun arratsaldean hasi eta igandera arte, jarduera desberdinez beteriko egitaraua prestatu dugu elkarlanean: musika, gastronomia, kultura, kirola edo umeen gozamenerako tartea izango da egun hauetan.

Abuztuak 23, osteguna:

18:00: Pilota express eliza–atarian.
21:00: Afari herrikoia Elorza eta Iñaki trikitilariek eta Onintza Enbeitia eta Aitor Sarriegi Bertsolariek girotua

Abuztuak 24, ostirala:

11:00: Meza Nagusia
13:00: “Artzantzaren aldaketa Aralarren azken 50 urteotan” hitzaldia, Fermin Leizaolaren eskutik.
18:00: Ume jolasak.
19:30: Potxin eta Patxin pailazoak.
21:00: Zahagi ardoa.
00:00: Sukarra 37ren kontzertua.

Abuztuak 25, larunbata:

15:30: Mus txapelketa.
16:30: Mendi bizikleta trabesia.
19:30: Paella lehiaketa herrikoia.
23:00: “JundaJo” emanaldia Maddalen Arzallusen eta Harkaitz Allurren eskutik.

Abuztuak 26, igandea:

11:00:n Hilerrian meza.
12:15: “Itsaso airetik, 1955” erakusketa.
13:00: Toka–lehiaketa.
19:00: Handia filma.

 

Ondo pasa egun hauek!

 

Itsasoko Udal Batzordea