Agenda

Atrás

Martxoaren 8aren inguruko ekitaldiak

Martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko eguna ospatzen dela eta, ekintza desberdinak antolatu ditugu Itsason
8 MAR
Ospakizuna

Herritar agurgarriok,

Martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko eguna ospatzen dela eta, ekintza desberdinak antolatu ditugu Itsason:

Alde batetik, Aitzindariak izeneko erakusketa izango dugu ikusgai. Historian zehar izan ditugun hainbat emakume zientzialari, matematikari eta asmatzaileen erakusleiho izan nahi dugu. Erakusketaz gain, bisita  gidatua eta bideo emanaldia ere antolatu ditugu, Ostatuko sarreran eta jangelako atzeko aldean, ondorengo ordutegian:

EGUNAK BISITA GIDATUA BIDEO EMANALDIA ERAKUSKETA IREKIA
Martxoak 8 13:00 - 14:00   17:00 - 18:30
Martxoak 9     17:00 - 18:30
Martxoak 10   19:00 - 20:00 17:00 - 18:30
Martxoak 11    

12:00 - 13:30

17:00 - 18:30

Martxoak 13 - 17     17:00 - 18:30
Martxoak 18 13:00 - 14:00   17:00 - 18:30

 

Beste alde batetik, ohikoa den bezala, bazkaria antolatu da Itsasoko Ostatuan. Izena eman nahi duenak Ostatuan bertan eman dezake edo bertako telefono zenbakira deituta (943880315), martxoaren 6a bitartean.

Gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat