Agenda

Atrás

Nafarroako Itsasoarren bisita

Nafarroako Itsaso herritik bisitan izango ditugu maiatzaren 27an eta hemen egun horretarako prestatu den egitaraua. Baita, lanetarako boluntario eta senidetze bazkarira izena emateko jarraitu beharreko pausoak.
16 MAY
Ospakizuna

NAFARROAKO ITSASOARREN BISITA

Maiatzaren 27an

Hona hemen Nafarroatik datozenentzat prestatu den egitaraua:

  • 11:00 Mandubiko Bentan ongietorria eta kafe bat hartzeko aukera (Autobusa Itsasora bidaliko da)
  • 11:30 Kizkitzara oinez abiatu. Kotxea egongo da behar dutenentzat.
  • 12:00 Kizkitzan hamaiketakoa eta bisita.
  • 13:00 Itsasora oinez jaitsi. Kotxea egongo da behar dutenentzat.
  • 13:45 Itsason harrera ofiziala. Bertan dantza, aurreskua… udaletxea erakutsi.
  • 14:30 Ostatuan bazkaria (plazako karpapean).
  • 16:30 Elizara bisita gidatua.
  • 17:15 Pott Zeramika tailerrera bisita gidatua.
  • Ondoren merienda-agurra Alegia auzoan

Dakizuen moduan, egun berean eta Itsasoko herrigunean Seat 600 autoen kontzentrazioa ere izango da eta laguntzaileak edo boluntarioak beharko genituzke egitarauan aurreikusitakoa bermatze aldera. Hauexek dira zerrendatu ditugun zereginak eta beharko genukeen lagun kopurua:

  • Itsasoko plazan karpa muntatzea (maiatzaren 25ean, 8:30tan) - 4 lagun
  • Kizkitzan hamaiketakoa prestatzea - 2 lagun
  • Itsason autoak aparkatzen laguntzea - 2 lagun

Bestalde, herritar guztiak animatzen zaituztegu Nafarrekin batera egitarauan zehaztatutako ekintza batzuk edo guztiak elkarrekin egitera. Handik 45 kide inguru datoz eta hemendik bazkaltzen zenbat izango garen jakitea behar beharrezkoa zaigu, Ostatuko antolakuntza errazteko.

Bazkaria plazako karpapean izango da eta menua, 25€ren truke, honako hau:

  • Urdaiazpikoa, kabratxo pastela eta lasagna bolognesa erara
  • Txekor saiheskia
  • Azken burukoak + edariak + kafea

Boluntario lana egiteko prest baldin bazaude, eman ezazu izena Udaletxera deituta (943 477 790) edo mezu bat bidalita (udala@itsaso.eus)

Itsasoko plazan bazkaldu nahi baduzu, eman ezazu izena Ostatuan bertan, maiatzaren 20 baino lehen.

Gurekin izango zaitugulakoan,

                                                     Itsasoko Udal Batzordea