Agenda

Atrás

Udal Bulegoa Itsason urtarrilean zehar zabaltzeko asmoa

Udal lanetarako administrariaren kontratazioa egin da eta data zehatzik aurreratu ezin dugun arren, hilabete honetan bertan bere lana Itsason egiten hasiko da (telefonoaren linea eskuratzen dugun momentutik).
10 ENE
Zerbitzuak

 

Herritar agurgarriok!

Itsasoko Udala eratu zenetik (2017ko urtarrilaren 13a), eta banaketaren ondorengo urte beteko trantsizio epealdiaren barruan, Udal lanetarako administrariaren kontratazioa egin da.

Horretarako, 2017ko azaroaren 29an, ez-ohiko eta premiazko plenoa ospatu zen Itsasoko Udalean, honako gai zerrendarekin:

            -  Administrariaren karguaren izendapena

            -  Lan poltsa eratzea

Kargurako Iker Lizardi Iturriza izan zen izendatua eta aurkeztu ziren beste hautagaiekin lan-poltsa eratu zen.

Harrez gero, Itsasoko Udalerako lanetan aritu da Santa Lutziako eraikinean, Ezkioko administrariarekin eta Martin Iparragirre kontu-hartzailearekin elkar-lanean.

Hala ere, data zehatzik aurreratu ezin dugun arren, hilabete honetan bertan bere lana Itsason egiten hasiko da (telefonoaren linea eskuratzen dugun momentutik).

Beraz, gutxi barru, hurrengo jakinarazpenean, Itsasoko Udalaren ordutegiaren berri emango dugu eta herriko iragarki tabloietan ere jarriko da.

 

Komunikazio batzordea