Agenda

Atrás

Udal Bulegoa zabalik Itsason

Udal Bulegoa bihartik aurrera, otsailak 14, zabalik izango da Itsasoko eraikinean.
13 FEB
Zerbitzuak

Egunon!

Udal Bulegoa bihar otsailak 14 zabalduko da Itsasoko eraikinean. Ezkioko udalean egon gara orain arte, Itsasoko eraikinean behar guztiak ahalbidetu arte.

Bihar asteazkena izango da beraz lehen eguna, arratsaldeko ordutegian, 15:30etatik 19:15etara.

Hemendik aurrera, ondorengoak izango dira bulegoko Arreta Orduak:

  • Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, goizez 9:30etatik 13:15etara.
  • Asteazkenetan arratsaldez 15:30etatik 19:15etara.

Ondorengoak izango dira harremanetan jartzeko bide errezenak:

  • Bertan edo postaz: Itsaso Hirigunea 12, 20709 Itsaso (Ostatuaren goiko solairuan)
  • Telefonoz: 943 47 77 90
  • Posta elektronikoz: udala@itsaso.eus 

Hemendik aurrera zerbitzu egokiagoa emateko moduan izango garelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.