Noticias

Atrás

Handia eta Errementari filmek arrakasta pantaila handietan

21
2016-17an Handia eta Errementari pelikuletako grabaketak izan genituen Itsason, hainbat herritarrek figurante bezala parte hartu zutelarik. Esperientzia polita eta aberasgarria izan zen errodaje barruak ezagutzea eta harro gaude estreinaldiekin izan duten arrakasta ikusita.

06·11·2017


2016-17an Handia eta Errementari pelikuletako grabaketak izan genituen Itsason, hainbat herritarrek figurante bezala parte hartu zutelarik. Esperientzia polita eta aberasgarria izan zen errodaje barruak ezagutzea eta harro gaude estreinaldiekin izan duten arrakasta ikusita.

Izan ere, “Handia” filmak Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi du, 65. Donostia Zinemaldiko edizioan, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere.

“Errementari” luze-metrailak, bere aldetik, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 28. edizioa inauguratu zuen, eta baita saria jaso ere: Film luzerik onenaren publikoaren saria hain zuzen ere. Sitges Film Festival-ean egin zuen estreinaldia aurretik, eta bertan ere oso kritika positiboak jaso zituen.

 

Itsaso eszenatoki

Aitor Arregi eta Jon Garañoren zuzendaritzapean, Irusoin enpresak ekoiztu duen “Handia” pelikularako hainbat eszena grabatzeko Itsason lokalizazio ugari aukeratu zituzten, baita casting-a egin ere, figurantez hornitzeko.

2016ko apirilaren 21, 22 eta 23an izan ziren Altzoko erraldoiaren bizitzan oinarritutako filmaren filmaketak gure herriko txokoetan.

Eliza-atariarekin txundituta geratzeaz gain, eliza barnean (La Buena Nuevak egin bezalaxe) Madrilgo eliza balitz, meza grabatu zen eta kanpandorreko lehen solairuan Altzoko Ostatua irudikatu zuten. Horrez gain, Mendeungo zelaia erabili zuten hilerriaren eta lurperatzearen eszenetarako. Gainera, Pott Keramika estudioak, XIX mendeko ontziteriaren ekoizpenean jardun zuen.

Prestaketetarako Ostatu gaineko udal-saloiak erabili ziren eta kanpoaldeak kamioi, garabi, dekorazio, argiteria… azpiegiturez eraldatua.

2017ko urtarrilaren 5ean, Itsaso berriro ere beste pelikula baten eszenatoki izan zen. Astebetez Errementari filma grabatzeko lan ugari egin ondoren, errodaje eguna iritsi zen, hainbat herritarrek ere parte hartuz, Handia-n bezala.

Paul Urkijo gasteiztarra da honen zuzendaria eta bere lehen film luzea izan da. Ezaguna da bere laburmetraiagatik: Jugando con la Muerte edo Los monstruos no existen, biak ere fantastikoak.

Oraingo Errementari pelikula euskaraz  egin du. Testua Asier Guerricaechevarría-rekin batera idatzia izan zen, ezaguna den Patxi Errementeria ipuina inspirazio modura hartuta.

Itsasotik eta itsasoar guztion partetik zorionak bi filmei!

 

Beste pelikula batzuk Itsason

Ez da urte asko La Buena Nueva (Helena Taberna, 2008) film ezaguneko eszena batzuk Itsason grabatu zirela, protagonista nagusienak Unax Ugalde, Bárbara Goenaga, Mercedes Sampietro, Guillermo Toledo, Joseba Apaolaza, Maribel Salas, e.a izan zirelarik.

Eta aurretik Bosque de sombras (Koldo Serra, 2006) San Lorentzo bidean dagoen Usabiaga Saletxen. Bertan parte hartu zuten nazioarteko aktore oso ezagunak Gary Oldman, Paddy Considine, Virginie Ledoyen, Aitana Sanchez-Gijon eta Lluis Homar izan ziren.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21