Agenda

Atrás

Udazkeneko auzolana

Udazkeneko auzolana, azaroaren 18an, larunbata burutuko da. Itsason 14:30etan elkartuko gara.
18 NOV
Auzolana

Dagoeneko egin beharreko lanak, materiala eta arduradunak zehaztuta daude eta deialdi hau banatzen dugu parte hartzeko izen-ematea gauzatzeko. Izan ere, aurrekoan bezala asegurua egiteko, eta zenbatentzat afaria prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke.

Herri Batzarrean erabaki zen bezala, Auzolanean taldeka burutuko diren lanak hauexek izango dira:

  • Eliza azpiko saila lorategi bihurtu
  • Alegiatik Itsasora datorren herri-bide zaharra garbitu (Egiluzeazpitik Epeldera)
  • Alegiako eta Mandubiko garbiguneei kanpoaldetik babesteko produktua eman (bi talde)
  • Falta den Artxibo historikoa Sta Lutziko pabeiloitik ekarri

Jarraian partaide guztiak Ostatuan egingo den afarira gonbidatuta zaudete.

Izena emateko orriak Itsasoko Ostatuan eta Alegiako Elkarteko tabloian egongo dira.

Bertan parte hartzaileen izen abizenak eta afarirako bi menuetatik zein aukeratzen den (pottoka ala beste aukera) adierazi behar da azaroaren 16rako.

Denoi eskerrak emanez,

Itsasoko Udal Batzordeburua, Gorka Sasieta Barrenetxea