Noticias

Atrás

Udazkeneko auzolana izan zen azaroaren 3an

13
Udazkeneko auzolana ospatu zen lehengo larunbatean. 53 pertsona bederatzi taldetan banatuta aritu ziren hainbat lan aurrera ematen

05·11·2018


KArratsaldeko 14:30ak ematearekin batera, 53 lagun inguratu ginen Itsasoko plazara, talde desberdinetan banatu eta aurreikusitako lanak aurrera eramateko asmotan.

Auzolagun honetako asmo nagusiena Itsaso eta Alegiko ibilbideak markatu eta bertako leku esanguratsuenak azpimarratzea zen. Horretarako, hainbat lan desberdin eman beharra zegoen aurrera:

  • Informazio panelak jarri Itsaso, Alegia, Zozabarro, San Lorentzo, Urteaga, Kizkitzam Altzigarraga eta Mandubiko Bentan
  • Hesiak zuzendu Epelde, Alegia eta Atinzabalen
  • Itsusturri eta Okinarri artean bidea garbitu eta zuhaitz adarrak kendu
  • Itsaso eta Alegiako lorategiak txukundu

Euskaraldiak ere izan du tartea auzolanean, beste talde batek Eurkaraldiko pankarta eta txapak diseinatu eta margotu dituzte eta.

Lan asko egin zen eta oraindik ere izango du jarraipena, Ibilbide kulturalak eta jarduera fisiko osasuntsua sustatzeko aproposak izan nahi ditugu eta, bertakoentzat eta kanpotik Itsaso ezagutzera etorri nahi duen ororentzat ere.

Ondoren, elkarrekin afaldu genuen guztiak giro onean Itsasoko Ostatuan

Argazki batzuk laburpen gisara,

Hurrengora arte!

 
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13