Visor de contenido web

5 erroten aztarnak

Ondare txikiarekin hasita gaude aspalditxotik, eta 2019ko abuztuko herriko festetan errotak izan ditugu aztergai. Itsasok 5 ezagutu zituen indarrean, batzuk lehentxeago isilduak beste batzuk XX. mendean oraindik martxan.

Horregatik, urtero bezala, geure historiaz gehiago jabetzeko urrats berri bat ematen saiatu gara, errotak aztertzen udako oporraldia aprobetxatu, dokumentu batean bildu eta jasotakoa azalduz.

Pilare eta Anttoni erroten aztarnen liburuxkarekin

 

Honela lortu nahi izaten dugu:

  • Geure aurreko belaunaldien ezagutza iraunkortzea, ahal dena jasota uztea. Hain aberatsa eta ordezkaezina  zaigu!. Horregatik eskertzen dugu etxez etxe jasotzen dugun informazioa eta eskaintzen diguten harrera.
  • Artxiboetan, toponimian, espazio naturalean dauden aztarnetan murgildu eta geure aurrekoen bizimodua eta jakintza balioan jartzea.
  • Ezagutaraztea eta zabaltzea, errespetatua izan dadin ondare oro, handi nahiz txiki, begi bistakoa zein ukiezina.

Hau honela, herritar guztien ekarpenekin josia, jarraian doa orain artean biltzeko gauza izan garena. Edozein informazio berri dugula, aberasten edo egokitzen joango gara errotei buruzko txosten hau.

 

Deskargatu dokumentua

Erroten aztarnak Itsason [pdf]

Pilare Muxika Lopetegi eta Anttoni Okariz Gorrotxategik 2019an Itsasoko erroten inguruan egindako ikerketa lanaren emaitza.