Visor de contenido web

Alegia auzoko frontoia

Herriko frontoia Alegia auzoan dago kokatuta.

Itsasok duen udal kirol ekipamendu estali bakarra denez, udalerrian bertan ditugun ekimenek lehentasuna izango dute eta baita herritarren jarduera fisikorako zein aisialdirako beharrak asetzeak ere, helduenak zein txikienak.

Honegatik, ikasturtez ikasturte, udalerri mailako kirol ekimenen egutegia antolatzearekin batera, pilotaleku honen ordutegi erreserben berri emango da.

 

Erabilera arauak

  • Ordutegia:
    Udal pilotalekua goizeko 8etatik gaueko 10ak arte erabil daiteke, behar bezala baimendutako ekitaldi publikoak edo txapelketak daudenean izan ezik.
  • Argiaren fitxak:
    Eliza ondoko atarian saltzen dira: ordu-erdiko 1,50€
  • Itxaronaldiak:
    Pilotalekua erabili ahal izateko jendea zain balego, ordubetekoa da gehienezko epea.

Itsasoko Alegia auzoko pilotalekua

Itsasoko Alegia auzoko pilotalekua

 

Frontoiaren alokairua

[2017-18]

  • 2017-18rako ordutegiak erreserbatuak geratzen dira, hurrenez hurren:
    • Egunero 14:30-16:00 helduek paseatzeko
    • Egunero 16:30-18:00 umeen jolasetarako
    • Astelehenetan 19:00-20:00 frontenis egiteko (Udal jarduera)
  • Pilotalekua aurrez aloka daiteke kirol jardueretarako; horretarako, idatzi udala@itsaso.eus helbidera edo osatu azpian aurkituko duzun formularioa.
    • Prezioa: 4€ orduko (argirik gabe)
  • Pilotalekuan jolasteko orduren bat aurrez hartzen bada, gehienez hiru hilabetetarako har daiteke. Ordu problemarik egongo ez balitz, nahi izanez gero beste hiru hilabetetarako luza daiteke, eta balego berriz, zozketa egingo da interesatuen artean.
  • Partikularrek erabilera pribatibo bidez modalitate desberdinetako txapelketak antolatzeko instalazioaz baliatzeak, bai federatuen aldetik bai afizionatuen aldetik, udalaren baimena beharko dute, bertan xehetasun guztiak jasoko direlarik. Mota honetako proposamenak bideratzeko, idatzi udala@itsaso.eus helbidera edo egin kontsulta Udaletxean.
  • Pilotalekua kirola ez den bestelako jardueretarako edo okupaziorako erabiltzeko (antzerkiak, mitinak, kontzertuak, e.a.) udalaren baimena beharko da, eta dagokion tasa ordaindu. Mota honetako proposamenak bideratzeko, idatzi udala@itsaso.eus helbidera edo egin kontsulta Udaletxean. Indarrean dauden tasak honakoak dira:
    • Mitinak (argiaren kostua aparte): 70€
    • Kontzertuak, antzerkiak, e.a. (argiaren kostua aparte): 100€

Itsasoko Alegia auzoko pilotalekuan txikiak jolasean

Itsasoko Alegia auzoko pilotalekuan herritarrak frontenisean

 

Frontoia kirol jardueretako erreserbatzeko inprimakia

Formulario honen bidez frontoia erreserbatzea eska dezakezu. Ahalik eta azkarren erantzungo diogu zure eskaerari. Kontutan izan erreserba ez dela osatuko Udaleko erantzuna jaso eta dagokion tasa ordaindu arte (4€ orduko argirik gabe). Behin eskaera bideratuta, frontoiko taulan eskegiko da erreserbatutako tartea dagokion izenarekin.

Formulario web

Este campo es obligatorio.
Este campo es obligatorio.
Este campo es obligatorio.
Este campo es obligatorio.
Este campo es obligatorio.
Este campo es obligatorio.

Visor de contenido web

 

*Norberaren Datuak Babesteko Legea

Kudeaketa eta administrazioa erraztea da web-gune honetan aurkituko dituzun fitxategien helburua, zerbitzu berriak eskaini, galderei erantzun eta tresna honen bidez aurkezten diren iradokizunak kontuan izan, guztia eskainitako zerbitzuak zabaldu eta hobetzeko helburuarekin.

Inprimaki hauetako datu pertsonalak erasandakoaren onespenaz jasotzen dira. Jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Itsasoko Udalaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Datu horiek soilik udal kudeaketarako erabili ahal izango dira, eta beste administrazio publikoei edo beste norbaiti laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoa betetzen bada.

Igorritako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta Udal honek ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena.

Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren bitartez (HAZ).

Formulario hauen bidez egindako galdera edo eskariak ez dira prozedura hasten duten ekintzatzat joko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 42, 68 eta 70. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako. Hala ere, interesdunak dagozkion administrazio-prozedurak hasteko eskubidea du.