Visor de contenido web

Legegintzaldirako egitasmoa

Egitasmo nagusia, udal administrazio bati dagokion moduan, herritarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzea da. Horregatik udalerri izaera berreskuratu genuenetik hauxe izan dugu xede eta, orain, jarraipena ematea dagokigu.

2019ko apirilaren 6ko Herri Batzarrean aurreko bi urte eta erdian jostera iritsi garen azpiegitura eta sarea honela irudikatuta azaldu genuen:

Azpiegitura eta harreman sarea 2019an

 

Oinarri mamitsu horren funtsa, nagusiki printzipio hauetan ardaztu dugu:

  • Udaleko kideez gain, herritarrekin osatutako egitura zabal eta sendo bat antolatzea.
  • Batzorde eta lan talde dinamika gardena, parte hartzailea eta anitza ziurtatzea.
  • Udaletxea ekipamenduz hornitu eta biziberritzea, irisgarritasun bermearekin.
  • Itsasok duen artxibo historikoa bertara ekartzea eta gure iragana ezagutu eta balioan jartzea.
  • Erakunde desberdinekin elkar lanean aritzea.
  • Herriaren zerbitzura lan egingo duten langileak kontratatzea.
  • Diru laguntzak ditugun proiektuekin lotu eta kudeatzea.
  • Herriko gune desberdinetara eta herritar guztietara neurri berean iristea.
  • Herritarren beharrei erantzungo dien zerbitzuak gerturatzea.

Eta 2019a izango dugu bulkada izugarria eman eta norabide argia zehaztuko duen urtea, Itsaso2030 proiektuarekin: Herriaren ikuspegia eta errealitatea herritarrengandik jaso inkesta anonimoen bidez, jarraian lantaldeetan herrian dauden arazoak eta gabeziak identifikatu eta indarguneak eta aukerak baloratu eta herriaren etorkizuna eta  garapenera bideratzeko urrats berriak legegintzaldian zehar  emanez joan: etxebizitza eta azpiegituretan, enplegu eta tokiko ekonomiaren sustapenean eta baita herri-bizitzan ere.