Visor de contenido web

Udal Batzordeak

Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):

Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
  • Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
  • Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Xabier Elgarresta Mintegi

Ekimen sozio-kulturalak

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
  • Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
  • Arduradunak: Jose Mari Barrenetxea Aldanondo eta Xabier Elgarresta Mintegi

Azpiegitura eta ingurumena

Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
  • Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
  • Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala

 

Udal Batzordeen bilera aktak

Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:

Publicador de contenidos
pdf
216.74 KB
13·05·2019

Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Udalekuak, Euskara klaseak, Formazio saioak: nutrizioa, San Isidro Eguna, Parte-hartze prozesua (Siadeco); Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak: Zaborren kudeaketa, Bideetako obren proiektuak, Kizkitza-Mandubia-Itsaso ibilbide zirkularra, Alegiako autobus geltokia; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Formazio saioak, Udalekuak, Diru-laguntza: Parte-hartze prozesua,Herriko Produktuen eskaintza.

pdf
149.58 KB
25·04·2019

Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Auzolana, Korrika, Goierriko irakurle taldearen III. topaketa, Formazio saioa; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak: Udaletxeko atari berria, Zabor-edukinontzi berriak, Goiener, Egituraren azterketa Udal eraikinean, Alegiako ur hodiak, Auzolanaren balorazioa; Komunikazio batzordean jorratutakoak:Herri Batzarra, Ikastaro eta formazio saioak, Korrika, Herri Ostatuei buruzko ikastaroa Orexan, Auzolana, Formazio saioa: Nutrizioa, Batukada, Udal hauteskundeak

pdf
151.69 KB
31·03·2019

Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Ikastaroak Aste Santu ondorengorako, Herri Ostatuei buruzko ikastaroa Orexan, Herri Batzarra Hauteskundeei begira; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak: Zaborren kudeaketa Alegiako Birziklagunean, Itsasoko Obra, Hurrengo azpiegitura proiektua, Itsasoko Ostatuaren teilatua eta ganbara, ostatuko etxebizitza, Goiener, energia garbietan oinarritzen den enpresa hornitzailea, Altzigarraga-Mandubia bidea, Landabide diru-laguntza; Komunikazio batzordean jorratutakoak:Diru-laguntzak: deialdi berriak, Batukada, Birrintzailea erabiltzeko araudia, Pelikula baterako lokalizazio bila, Auzolana, Herri batzarra, 

pdf
154.43 KB
13·03·2019

Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: J.M. Iparragirreri aitortza Zozabarrotxikin, Dar-dar Produkzioak, Emakumeen egunaren ingurukoak, Uda parteko irteera; Azpiegitura eta Ingurumena Batzordean jorratutakoak: Zaborren kudeaketa Alegiko Birziklagunean; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Inauteriak, Emakumearen eguna, Formazio Saioak, ETBko albistegia, Diru-laguntzak: eskaerak eta justifikazioak, J.M. Iparragirreri aitortza Zozabarrotxikin, Dar-dar Produkzioak.

pdf
132.1 KB
26·02·2019
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Diru-laguntzak, Herri Batzarra, Inauteriak, Emakumeen eguna, Formazio saioa, Alegiako Frontoia, itsaso pelikulen eszenatoki; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Herri Batzarra, Inauteriak, Emakumeen eguna
Mostrando el intervalo 1 - 5 de 38 resultados.