Visor de contenido web

Jarri Udalarekin harremanetan

Udala da herritarrek dituzten beharrak eta interesak bideratzen laguntzeko zerbitzu publikorik gertuenekoa.

Itsasoko Udaletik, herri abegikor, kohesionatu, solidario, iraunkor eta etorkizuna duena eraiki nahi dugu herritarrekin batera. Horretarako hurbiletik, komunikazioa eta gardentasuna bermatuz, partaidetza bultzatzen dugu, proposamenak egiteko, irizpideak landuz baloratzeko eta, finean, erabaki partekatuak hartzeko.

Helburu hauetara hurbiltzeko, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela uste dugu. Horregatik, zure interesak eta beharrak adierazi, kontsultak egin eta iradokizunak Udalera bideratzeko aukera desberdinak eskaini nahi dizkizugu:

 

Zatoz Udaletxera

Udaletxera bertara joanda zure kezka edo kontsultak argitu, ekarpenak proposatu, abisuren bat eman edo kexa eta iradokizunen inprimakia bete dezakezu. Nahiago baduzu, telefonoz edo e-mail bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan.

  • Helbidea: Itsaso Hirigunea 12, 20709 Itsaso (Ostatuaren goiko solairuan)
  • Arreta ordutegia:
    Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 9:30-13:15
    Asteazkenetan, arratsaldez: 15:30-19:15
  • Telefonoa: 943 47 77 90
  • Posta elektronikoa: udala@itsaso.eus

 

Udal-buzoien bidez

Zure ekarpena egiteko, horretarako prestatuta dauden buzoiak erabil ditzakezu. Itsasoko Udaletxearen kanpoaldean eta Alegiako elizako atarian daude kokatuta.

 

Formulario bidez

Bestalde, web orriak, Udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dizu. Horretarako, segidan duzun inprimakiari erantzunez, zure datuak osatu, mezua idatzi eta, lege oharra irakurri ondoren, "bidali" botoia sakatu. Ahal bezain azkar jarriko gara zurekin harremanetan.

Formulario web

Este campo es obligatorio.
Este campo es obligatorio.
Este campo es obligatorio.
Este campo es obligatorio.
Este campo es obligatorio.
Este campo es obligatorio.

Visor de contenido web

 

*Norberaren Datuak Babesteko Legea

Kudeaketa eta administrazioa erraztea da web-gune honetan aurkituko dituzun fitxategien helburua, zerbitzu berriak eskaini, galderei erantzun eta tresna honen bidez aurkezten diren iradokizunak kontuan izan, guztia eskainitako zerbitzuak zabaldu eta hobetzeko helburuarekin.

Inprimaki hauetako datu pertsonalak erasandakoaren onespenaz jasotzen dira. Jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Itsasoko Udalaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Datu horiek soilik udal kudeaketarako erabili ahal izango dira, eta beste administrazio publikoei edo beste norbaiti laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoa betetzen bada.

Igorritako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta Udal honek ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena.

Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren bitartez (HAZ).

Formulario hauen bidez egindako galdera edo eskariak ez dira prozedura hasten duten ekintzatzat joko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 42, 68 eta 70. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako. Hala ere, interesdunak dagozkion administrazio-prozedurak hasteko eskubidea du.