Visor de contenido web

Herriko produktuak

Elikagaiak eta produktuak

Luis Mari Amiama Beloki

Ogi eta pasta ekologikoak

Goiti baserria

Okintza ekologikoan dihardut Goitin duela 14 urtetik. Ale desberdinekin egiten dut ogia (zekalea, kamuta, espelta...) baita fruitu lehorrak dituzten opilak, esne-ogiak eta pastak ere.

  • Arduraduna: Luis Mari Amiama Beloki
  • Helbidea: Goiti baserria 45, Itsaso
  • Harrera ordutegia: bisita aukerak aurretik hitzartuta
  • Telefonoa: 618 345 196
  • E-maila: goitiokindegia@yahoo.es

Marilu Gardoki eta Xabier Akizu Hariztizabalen - Itsaso

Elikagai ekologikoak

Hariztizabal elkartea

Nekazaritza (fruta-zaintza ekologikoa) eta okintza ekologikoan jarduten gara. Bisita didaktikoak ere egiten ditugu, eskolentzat zein helduentzat.

  • Arduradunak: Marilu Gardoki eta Xabier Akizu
  • Helbidea: Aristizabal baserria, Itsaso
  • Harrera ordutegia: bisita aukerak aurretik hitzartuta
  • Telefonoa: 943 16 19 45
  • E-maila: artezabal@gmail.com

Garikoitz Aiesta Etxaniz

Behi eta txahal haragi ekologikoa

Mandubi-Zahar baserria

Goiekoharagia osatzen dugunok behi eta txahal haragi ekologikoa ekoizten dugu; nire kasuan, Mandubi gaineko larreetan, 2013az geroztik ekologikoan. 5 kiloko loteen salmenta zuzena eskaintzen dugu. Aurretik harremanetan jarrita eskura liteke eta ez da maiztasun konpromisorik eskatzen.

  • Arduraduna: Garikoitz Aiesta Etxaniz
  • Helbidea: Mandubi-Zahar baserria, Mandubia 2, Itsaso
  • Harrera ordutegia: bisita aukerak aurretik hitzartuta
  • Telefonoa: 686 982 006
  • E-maila: garikoitzaiesta@gmail.com
  • Web-gunea: Goiekoharagia

Pott Keramika estudioa

Zeramikazko piezak

Pott Keramika estudioa

Eskuz egindako zeramika: ontzi erabilgarriak, oroigarri pertsonalizatuak, eskulturak... Bezeroaren ideiei forma ematen diegu. Ikastaroak ere eskaintzen ditugu, gaztetxo zein helduentzat.

  • Arduradunak: Maite Salutregi eta Jone Urain
  • Helbidea: Oria kalea 1-2, Itsaso
  • Harrera ordutegia: 9:30-13:30 eta 15:00-19:00
    Asteazken arratsaldez itxita
    *Etorri aurretik deitzea komeni da
  • Telefonoa: 615 756 666 // 688 633 627
  • E-maila: pottartea@gmail.com
  • Web-gunea: Pott Keramika

Gorka Sasieta Barrenetxea

Elikagai ekologikoak

Urteaga eta Urkulegi baserriak

Elikagai ekologikoen ekoizpenean dihardugu: asteroko barazki otarrak urte osoan zehar, indaba, askotariko frutak (lehorrak eta txikiak barne), sagar zukua, marmeladak eta txekor haragia loteetan (Goiekoharagia).