Visor de contenido web

Ongi etorri Itsasora

Itsasoko lurraldea

Itsaso Gipuzkoako bihotzean aurkitzen da. Bere isuri gehiena Goierri eskualdera badoa ere, azaleraz 8,86 km2 dituenez, luzera handia hartzen du eta Matximenta aldera dituen egiek Azpeitirantz dute isuria.

Beraz, mapan ikus daitekeen bezala, mugakide ditu iparraldean Azpeitia (puntu bakarrean, Matximentako 4 herriren mugarrian), ekialdean Beasain (Astigarreta eta Arriaran barne), hegoaldean Ormaiztegi eta Gabiria, eta mendebaldean Ezkio.

Itsaso udalerri bizia da, dinamikoa, kapital sozial aberatsa duena, autoantolatzeko eta gestionatzeko lan handia eginez, ahaldunduz joan dena. Eta behin udalerri izaera berriro berreskuratu ondoren, herri motibatua eta ilusionatua ere bai, lantalde anitzetan eta ekintza ugarietan parte-hartzen eta gozatzen ohitua.

Bere historia, ondare eta tradizio aberatsez gain, orainari eta etorkizunari erantzuten dioten hainbat jarduera berritzaile eskaintzen ditu gure herriak: zeramika estudioa, elikagai ekologikoak, hipika, txakur-zaindegia, diseinu jasangarria...

Agian auzolan kontzeptua da gure erreferentzialtasun nagusiena eta harro gaude balio horietan gure herriko belaunaldi guztiek bat egiten baitugu: lankidetza, kohesioa, aniztasuna, parekidetasuna, ingurumena, kultura, ondarea, hizkuntza, ospakizuna, begirunea, jakin-mina, aitortza, abegikortasuna, erresilientzia...

Webgune honen orrialdeak horren isla izatea nahi dugu, herritar guztionak: norbanakoaren ekarpenen bakoitza denon aberastasun!

Itsasoko biztanleria adin tarteetan banatuta 2017 maiatzean