Visor de contenido web

Legegintzaldirako egitasmoa

Egitasmo guztien artean, bat eta bakarra da nagusi: udal administrazio bati dagokion moduan, herritarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzea. Horregatik udalerri izaera berreskuratzea izan dugu aurreko urteotan xede eta, orain, indarrean jarri eta dagozkion eskumenetan garatzea.

Lehenik eta behin, herrian dauden arazoak eta gabeziak identifikatzea eta indarguneak eta aukerak baloratzea izan da gure egitekoa, honekin, herria garapenerantz bideratzeko urrats berriak emanez.

Herriaren ikuspegia eta herriaren errealitatea herritarrengandik jasotzen da, elkarrekin gogoeta eginez, Herri Batzarren bitartez, inkesta bitartez,...

Erronka garrantzitsu hau helburutzat hartuta, lehentasuneko ekimen hauetan oinarritu gara:

  • Udaleko kideez gain, herritarrekin osatutako egitura zabal eta sendo bat antolatzea.
  • Batzorde eta lan talde dinamika gardena, parte hartzailea, kohesionatua ziurtatzea.
  • Udaletxea ekipamenduz hornitu eta biziberritzea, irisgarritasun bermearekin.
  • Itsasok duen artxibo historikoa bertara ekartzea eta gure iragana ezagutu eta balioan jartzea.
  • Erakunde desberdinekin elkar lanean aritzea
  • Herriaren zerbitzura lan egingo duten langileak kontratatzea
  • Diru laguntzak kudeatzea
  • Herriko gune desberdinetara eta herritar guztietara neurri berean iristea
  • Herritarren beharrei erantzungo dien zerbitzuak gerturatzea

Udal Batzorde kideak: Ongi etorri Itsasora