Visor de contenido web

Mandubizelaia trikuharria Murumendiko Estazio Megalitikoan

Murumendiko Estazio Megalitikoa izen bereko mendigunean dago, Illaun, Maramendi, Portamosegi, Antxintxurdi eta Kizkitza mendietan. Zazpi trikuharri eta hiru tumulu hartzen ditu barne.

Murumendiko Estazio Megalitikoaren mapa

Ondare-entitate hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste hogeitazazpirekin batera, Kultura Ondasun gisa sailkatua dauka Eusko Jaurlaritzak, Monumentu Multzo izendapenaz (ekainaren 24ko 137/2003Dekretua).

Ondare Monumental hau badela jakitea ezinbestekoa da gure iraganeko ondarea ulertzeko eta hartaz gozatzeko, bai eta ondare hau behar bezala zaintzeko eta geroko belaunaldiei baldintzarik onenetan helarazten ahalegintzeko ere.

Gure herrian ezagutzen den bakarra da horietako bat: Mandubizelaiko trikuharria. Itsasoko Mandubi gunetik gertu dago kokatuta, Mandubizelaia izeneko basoan hain zuzen ere.

Itsasoko Mandubi gunea

Itsasoko Mandubizelaia basoa

Joxean Mujikaren (Geografia-Historia Fakultatea, EHU) zuzendaritzapean, hiru udatan (1998-2000) indusketa lanetan jardun zuen lantalde handi batek. Historiaurrearen lekukotza aurkitu zen bertan, Brontze Aroko Kristo aurreko II. milurteko hilerria.

Itsasoko Mandubizelaia trikuharriaren indusketa lanak (1998-2000)

Itsasoko Mandubizelaia trikuharriaren indusketa lanak (1998-2000)

Horren emaitza da jarraian doan ikerketa lanari buruzko dokumentazioa: kokapena, indusketa, egitura, aurkitutako gorpuzkinak, gezi puntak, zeramika, brontzezko puntzoia…

 

Deskargatu dokumentua

Documentación sobre el dolmen Mandubizelaia, Estación Megalítica Murumendi [pdf]

Estudio de J. A. Mujika (Facultad de Geografía-Historia de Vitoria-Gasteiz, UPV/EHU)

Gaur egun, nahiz eta seinaleztatuta egon, estalirik aurkitzen da trikuharria, bere kontserbazioa bermatzeko.

Itsasoko Mandubizelaia trikuharriaren seinalea

Itsasoko Mandubizelaia trikuharria estalirik