Visor de contenido web

Itsasoko ondare Historiko-Artistikoa

Atal honetan Itsasok duen Ondare Artistiko eta Historikoaren (Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak katalogatuak) zerrenda eta sarrera duzu ikusgai, eta atal bakoitzaren garapena "jarraitu irakurtzen" sakatuta aurkituko duzu. Izan ere, Itsasok katalogatua duen ondare zibila zein erlijiosoa oso zabala da. Honek historian zehar izan duen garrantziaren tamaina adierazten du eta gaurdaino kontserbatzea ere lortu dela, hein handi batean. 

 

Itsasoko eliza

Itsasoko San Bartolome eliza

Itsasoko Elizak garai desberdinetako arte estilo gehienen lekukotza eskaintzen digu: 1300. urteko lehen gotikoa ate sarreran, gotikoa eliza-atarian, Juan de Lizarazu eta Tomas de Oñateren estilo errenazentista erretaulan, barrokoa barne arkitekturan eta sakristian, eta XX mende hasierako inpresionismoa Pablo Urangaren pinturetan.

Jarraitu irakurtzen

Kizkitzako baseliza

Kizkitza

Kizkitzako gaina Itsasok duen mendirik garaiena da, 664 metrorekin. Aipagarria da Kizkitzako ermita 1622an eraikia izan zela eta garrantzia handia izan duela historian zehar. Gainera, Kizkitzak badu argi berezi bat, itsaso zabaletik 25 kilometrotara egon arren: barneko itsasargia, biziki zaintzen duguna, gauero argia egin diezagun.

Jarraitu irakurtzen

Itsasoko Alegi auzoko Madalena eliza

Alegiako Madalena eliza

Alegiako Madalena Eliza 1609an azaltzen da lehen aldiz dokumentatua (garai hartan ermita zena). Baina lehenagokoa da, XVI. mendekoa baitira hormen beheko zatia eta erdi-puntuko arkua duen portada, ur bedeinkatu ontzia eta Madalenaren taila zaharra ere.

Jarraitu irakurtzen

Itsasoko San Lorentzo ermita

San Lorentzo ermita

Eraikuntza errektangularra du, lau isuriko egur mardulezko teilatuarekin. Aldarea harrizkoa da, Arriarango apaiz etxetik Eztalagoitiko Domingok traktorean ekarria, eta eusten dioten bi harriak, Atingoena baserriko zutabeen oinarriak izan ziren bere garaian.

Jarraitu irakurtzen

Itsasoko hilerriko gurutzea

Hilerriko gurutzea

Gurutze hau “Kalbariotako” XII.a da, garai batean beste kokaleku bat zuena. Josetxo Zufiaurreren esanetan “de las más profusamente adornadas y de las mejor conservadas de todo Gipuzkoa”. Kalbarioak eliza nagusian hasten ziren eta Itsasoko kasuan Kizkitzara igo eta handik San Lorentzora jaitsi.

Jarraitu irakurtzen

Urkarriaren oinarria Itsasoko plazan

Urkaren oinarria

XIII. mendetik XIX. mende bitartean Europa guztian zehar epaiak betetzeko erabili ziren elementuak dira urka bezala ezagutzen ditugunak. Hauen kokaguneek adierazten digute, herri horiek bazutela zibilean eta penalean eskumen aitortua eta autonomia administratibo osoa. Itsasoko kasuan, herriko plazan dugu jarrita oinarria.

Jarraitu irakurtzen

Itsasoko Mandubiko bolatokiaren argazki zaharra

22 bolalekuen aztarnak

Itsasoko ondare txikiaren ikerketa eta katalogazioari bolaleku edo bolatokiekin ekin diogu. Zergatik? Sekulako jakin-mina sortu zitzaigulako orain bizpahiru urte Kizkitzako egunean, mahaiaren inguruan bazkaltzen ari zirenen artean, errenkadan bolatoki askoren izenak bota zituztenean.

Jarraitu irakurtzen

Uribar, Itsasoko 10 baserri ondare

Hamar baserri ondare

Itsasok laurogei baserri inguru baditu; oraingoan Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren katalogoetan Ondare historiko-artistiko izendapena jasotzen duten 10 baserri/eraikin zibilen berri jaso nahi dugu.

Jarraitu irakurtzen

Done Jakue bidea Itsasotik

Done Jakue bidea Itsasotik

Gipuzkoako Done Jakue barneko bidea igarotzen da Itsaso ertzetik, lau kilometro eta erdi soilik, baina interes handikoak. Gizateriaren ondare den oraingo bide hau, garai batean garrantzi handikoa izan zen Juzgadu bidearekin bat egiten du. Bestalde, bete betean, Donostia-Arantzazu GR34arekin bat egiten du.

Jarraitu irakurtzen

Mandubizelaia trikuharria

Mandubizelaia trikuharria

Historiaurrearen lekukotza, Brontze Aroko Kristo aurreko II. milurteko hilerria. Joxean Mujikaren (Geografia-Historia Fakultatea, EHU) zuzendaritzapean, hiru udatan (1998-2000) indusketa lanetan jardun zuen lantalde handi batek eta horren emaitza da jarraian doan ikerketa lanari buruzko dokumentazioa.

Jarraitu irakurtzen