Visor de contenido web

Udal Zergak eta tasak 

Atal honetan Udal Zergen eta tasen inguruko informazioa aurkituko duzu.

Udal Zergak hiru multzotan banatuta daude:

  1. Ondasun Higiezinei buruzko zergak
  2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
  3. Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zerga

 

1. Ondasun Higiezinei buruzko zergak 

[2017 URTEA]

  • Hiri ondasunentzat:
    Industri edo zerbitzu erabilerarako lurzoruan dauden ondasun hiritarrentzat: Karga tasa: %0,45
    Gainerako Ondasun hiritarrentzat: karga tasa: %0,23
  • Landa ondasunentzat: %0,48

Salbuetsiak geratzen dira familia osatzen duten kideen egoera ekonomikoa dela eta, familia unitateko kide guztien urteko sarrerak (gauden urtearen aurreko ekitaldiko datuak kontutan hartuaz) ondoren ezartzen diren kopurura iristen ez badira:

Gehienekoak kide kopuruaren arabera Hilean Urtean
1 602,28€ 7.227,36€
2 752,85€ 9.034,20€
3 865,78€ 10.389,36€
4 edo gehiago 903,42€ 10.841,04€

Salbuespenaren onarpena Alkatetzaren ebazpen bidez egingo da, eta beti ere ordainketa egin ondoren salbuespen egoera Udaletxean egiaztatzen bada. Horretarako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Eskaera behar bezala beteta
  • Ondasun higiezinei buruzko zerga ordaindu izanaren agiria
  • Familia osatzen dutenen errolda agiria
  • Familia osatzen duten kide guztien aurreko urteko PFEZ aitorpena

 

2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga 

Ibilgailuen potentzia eta mota

Kuota (euroak)

A) Turismoak

2018 urtea

· 9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak

37,25

· 9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak

77,39

· 12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak

129,12

· 14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak

173,95

· 16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak

223,49

· 20 zaldi fiskaletik gorakoak

284,00

 

Ibilgailuen potentzia eta mota

Kuota (euroak)

B) Autobusak

2018 urtea

· 21 plaza baino gutxiagokoak

178,96

· 21etik 50 plazatara bitartekoak

254,89

· 50 plaza baino gehiagokoak

318,59

 

Ibilgailuen potentzia eta mota

Kuota (euroak)

C) Kamioiak

2018 urtea

· Karga erabilgarriko 1.000kg. baino gutxiago

90,84

· Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999 kg.ra

178,96

· Karga erabilgarriko 2.999tik 9.999 kg.ra

254,89

· Karga erabilgarriko 9.999 kg baino gehiagokoak

318,59

 

Ibilgailuen potentzia eta mota

Kuota (euroak)

D) Kamioi traktoreak ("trailer-ak")

2018 urtea

· 16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak

37,96

· 16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak

59,63

· 25 zaldi fiskal baino gehiagokoak

178,95

 

Ibilgailuen potentzia eta mota

Kuota (euroak)

E) Trakzio mekanikozko ibilgailuek
arrastan eramandako atoi eta erdi atoiak

2018 urtea

· Karga erabilgarriko 1.000 kg. baino gutxiago

37,96

· Karga erabilgarriko 1.000tik 2.000 kg bitartean

59,63

· Karga erabilgarriko 2.999tik gorakoak

178,95

 

Ibilgailuen potentzia eta mota

Kuota (euroak)

F) Bestelako ibilgailuak

2018 urtea

· Ziklomotoreak

9,52

· 125 z.k.-rainoko motozikletak

9,52

· 125tik 250 z.k.-rainoko motozikletak

16,33

· 250tik 500 z.k.-rainoko motozikletak

32,53

· 500tik 1.000 z.k.-rainoko motozikletak

65,04

· 1.000 z.k.-tik goragoko motozikletak

130,15

Antzinako ibilgailuei dagokienez 100eko 100era bitarteko hobaria aplikatzen zaie, eta beti ere aplikatzen hasiko da eskatzaileak eskaera egin eta hurrengo urtetik aurrera.

 

3. Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zerga 

[2017 URTEA]

· Oin berriko obrak edo eraikinak, hauek txikien sailkapenean sartzen direnean, 6.000 euro arte

Salbuetsita

· Obrak, eraikinak edo oin berriko instalazioak orokorrean

3,50 %

· Oin berriko obrak, eraikinak edo instalazioak nekazal arlokoak

0,35 %

· Obrak, eraikinak eta instalazioak industri arlokoak

4,50 %

· Mota guztietako eraikuntza, eraikin eta instalazioen handiagotzea edo/eta aldakuntza edo birgaikuntza obrak

3,50 %

· Barne aldaketa obrak edo/eta eraikinen birgaikuntza, edozein erabilera dela eta, barne etxebizitza bi edo gehiagotan zatitzeko obrak direnean

3,50 %

· Edozein motako lurzorutan egin beharreko lur mugimenduak eta lurra erauzteko eta berdintzeko lanak

5,00 %

· Betelan exekuzio obrak edo/eta zabortegiak, Eusko Jaurlaritzako 423/1994 Dekretuan jasotzen den “baimendutako zabortegi eta leku” definizioaren arabera

5,00 %

Honako salbuespen egoera hau aurreikusten da:

  • Udal interes berezi bezala aitortzea, kuotaren %100ko salbuespena ezarri ahal izateko, herriarentzat onuragarri diren eraikin, obra eta instalazioak, beti ere herriari eta herritarrei zerbitzu bat ematea suposatzen denean, zehazki: janari dendak, arropa dendak, eguneroko erabilerarako gai ezberdinak saltzeko dendak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera behar den bezala beteta.
  • Egin nahi den eraikin, obra edo instalakuntzaren behar den dokumentazioa, non azaltzen den zehazki zer nolako jarduera ezarri nahi den.
  • Alkatetzak, eraikin, obra edo instalakuntzaren lizentzia ematerakoan, onartu ahalko du eskatutako salbuespenaren aplikazioa, ebazpen bidez.

Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga

[2017 URTEA]

ALDIA

PORTZENTAIA %

TARIFA

1-5

3,1

5

5-10

2,8

5

10-15

2,7

5

15-20

2,7

5

Tasak honako puntuetan multzokatzen dira:

  1. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak
    1. Lurzoruaren legeak exijitutako hirigintza lizentziak ematearen tasa
    2. Establezimenduen irekitze lizentziak ematearen tasak
    3. Zaborrak etxez etxe biltzearen tasa
    4. Udal hilerriko zerbitzuren tasa
    5. Udal pilotalekuaren erabilpenaren tasak

    6.  
  2. Udal jabego publikoaren erabilera pribatuko edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza
    1. Udal bide publikoen lurzoru edo lurpe erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileen alde
    2. Landa bideen erabilera berezia
    3. Karpa lagapena

 

1. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak

1.1 Lurzoruaren legeak exijitutako hirigintza lizentziak ematearen tasa 

[2018 URTEA]

Obra txikiei dagozkien lizentziak emateagatik:

Kuota (euroak)

6.000,00 euro arteko aurrekontua dutenak

Salbuetsiak

6.000,00-30.000,00 euro arteko obrak

135,25

Obra handiei dagozkien lizentziak emateagatik:

Kuota (euroak)

Nekazal sektoreari dagozkionak

36,73

Etxebizitzak (2 etxebizitza arte)

357,27

Etxebizitzak (3 etxebizitza edo gehiago)

886,65

Industria

  • 1.000 m² artekoak

886,65

  • 1.000 m² / 5.000 m² artekoak

1.769,31

  • 5.000 m²tik aurrerakoak

2.657,46

Partikularrek bultzatutako jarduerengatik

Kuota (euroak)

Plan Partzial, Plan berezi, eta urbanizazio proiektuen tramitazioa

4.428,91

Xehekapen azterlan proiektuen tramitazioa

2.436,19

Birpartzelazio eta konpentsazio proiektuak

3.543,26

Hirigintza kontsultak

442,90

Nekazaritzako hirigintza kontsultak

44,27

Gainerakoak

930,11

Iragarki gastuak aparte dira eta beti eskatzaileen kontura

 

 

1.2 Establezimenduen irekitze lizentziak ematearen tasak 

[2018 URTEA]

Jarduera salbuetsiak dituzten establezimenduentzako lizentziak emateagatik

443,20

Jarduera sailkatuak dituzten establezimenduentzako lizentziak emateagatik

  • Komertzioak

443,20

  • Industriak

886,83

  • Gainerako instalazioak

886,83

Honako salbuespen egoera aurreikusita dago:

  • Udal interes berezi bezala aitortzea, %100ko salbuespena ezarri ahal izateko, herriarentzat onuragarri diren komertzioak (dendak) irekitzeagatik, beti ere herriari eta herritarrei zerbitzu bat ematea suposatzen denean, zehazki: janari dendak, arropa dendak, eguneroko erabilerarako gai ezberdinak saltzeko dendak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera behar den bezala beteta.
  • Ireki nahi den komertzioaren (denda) dokumentazioa, non azaltzen den zehazki zer nolako jarduera ezarri nahi den.
  • Alkatetzak, irekitzen baimena edo lizentzia ematerakoan, onartu ahalko du eskatutako salbuespenaren aplikazioa, ebazpen bidez.

 

1.3 Zaborrak etxez etxe biltzearen tasa 

Gaur egungo egoera [2017 URTEA] - 2018ko tasa Sasietaren proposamena jasotakoan eguneratuko da

Mota

Hiruhilekoa

Urtekoa

Etxeko zaborrak

30,26

121,04

Merkatal zaborrak

70,29

281,18

Industri zaborrak

140,85

563,54

 

1.4 Udal hilerriko zerbitzuengatiko tasa 

[2018 URTEA]

  • Lurrean hilobiratzeagatik: 156,63 euro.
  • Lurrean hilobiratutako gorpua ateratzeagatik: 156,63 euro.

 

1.5 Udal pilotalekuaren erabilpenaren tasak 

[2018 URTEA]

KUOTA

EUROAK

Argi fitxak, ordu erdiko (22 orduak arte)

1,50

Erreserbatzea, kirol jardueretarako

  • Argirik gabe, orduko

4,00

Pilotalekuaren alokairua, beste jarduera batzuetarako

  • Mitinak (argiaren kostua aparte)

70,00

  • Kontzertuak, antzerkiak, e.a. (argiaren kostua aparte)

100,00

 

2. Udal jabego publikoaren erabilera pribatuko edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza

2.1 Udal bide publikoen lurzoru edo lurpe erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileen alde 

[2018 URTEA]

Auzoteria osoari edo horren zati garrantzitsu bati dagozkion hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aldeko bide publikoen lurzoru edo zorupe erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatiko tasa aipatutako enpresek Udal mugartean urtean eskuratzen duten fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinen %1,5ekoa da. Martxoak 19ko 4/2003 Foru Arauak aldaketak sartu ditu tasa honetan, eta baita ere sartzen dira zerbitzu horien enpresa ustiatzaileen artean zerbitzu horiek banatu eta merkaturatzen dituzten enpresak.

2.2 Landa bideen erabilera berezia 

[2018 URTEA]

  • Tasa: Bidaia eta 500 metro lineal edo bide-zati bakoitzeko 10,34 euro. Lana dohain eginez bide horren hobekuntza edo kontserbazioan lagundu dutela behar bezala egiaztatzen duten eskatzaileek aipaturiko zenbateko horren %10 ordainduko dute.
  • Fidantza: 500 metro lineal edo bide-zati bakoitzeko eta bidai bakoitzeko 41,62 euroko kopuru unitarioa.
  • Ezarritako tasa eta fidantza aplikatuko da hormigonatu nahiz hormigonatu gabeko udal titularitateko bide publikoetan eta bi kasuetan baldintza berdinetan.

2.3 Karpa lagapena 

[2018 URTEA]

  • Karpa lagatzeagatik prezioa: 2.000,00 euro (gehienez 7 eguneko eperako, jaso eta itzultzen den arte).
  • 7 egun horietatik gainditzen den egun bakoitzeko: 100,00 euro egun bakoitzeko.

Baimen bakoitzagatik: 300,00 euroko bermea jarriko beharko da.

Gora itzuli