Visor de contenido web

Alkatearen agurra

Itsasoar guztioi eta web honen bisitari zaituztegunoi, ongi etorri!

Gorka Sasieta Barrenetxea batzorde burua

2017ko urtarrilaren 13an eratu zen berriro ere gure udala eta une historiko hartan Udal Batzordekide izendatuak izan ondoren, herritar guztien zerbitzuan jardungo genuela hitz eman genuen.

Herri abegikor, kohesionatu, solidario, iraunkor eta etorkizuna duena eraikitzen laguntzeko izango da gure Udala eta horretarako hurbiletik, komunikazioa eta gardentasuna bermatuz, partaidetza bultzatuko dugu, proposamenak egiteko, irizpideak landuz baloratzeko eta, finean, erabaki partekatuak hartzeko.

Auzolanaren eredu gara, sinesten baitugu egiten dugunak bat egiten gaituela, elkarrekin aberasten garela, gozatzen duguna maite eta baloratzen dugula.

Eta udala da herritarrek dituzten beharrak eta interesak bideratzen laguntzeko zerbitzu publikorik gertuenekoa eta nahi dugu pixkanaka kalitatezko zerbitzuz osatzen joatea gure herri eremu guztia.

Denon ideiekin eta ekarpenekin, udala guztion etxea sentituz, salbuespenik gabe, ziur naiz lortzen joango garela.

Esker mila guztioi eta besarkada bana,

 

Gorka Sasieta Barrenetxea
Itsasoko Udal Batzorde burua