Visor de contenido web

Udal Batzordeak

Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):

Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
  • Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
  • Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Olatz Iza Maiora

Ekimen sozio-kulturalak

Asteartetan, 19:00etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
  • Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
  • Arduradunak: Olatz Iza Maiora eta Anttoni Okariz Gorrotxategi

Azpiegitura eta ingurumena

Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
  • Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
  • Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala

 

Bestalde, Batzorde Kudeatzaileko kide guztiak hamabost egunean behin biltzen dira gestioaren jarraipena egiteko era honetan:

Gobernu Batzordea

Asteazkenetan, 18:00etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Arduraduna: Gorka Sasieta Barrenetxea

 

Udal Batzordeen bilera aktak

Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:

Publicador de contenidos
pdf
157.96 KB
02·05·2018
Komunikazio batzordean jorratutakoak: Herri Batzarreko Akta, Wifi jartzeko diru-laguntza, Formazio saioak, GipuzkoaLab diru-laguntza, KBulegoatik ekarritako informazioa, Jakinarazpenak, BBB formazio saioa, Euskaraldia;  Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Auzolana, GipuzkoaLab diru-laguntza, Tokiko diru-laguntzak ; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Alegiko parkea, Zaborrak.
pdf
144.24 KB
23·03·2018
Komunikazio batzordean jorratutakoak: Herri Batzarra, Emakumeen eguna, Formazio saioak, Garraio publikoa;  Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Euskara ikastaroa, Auzolana; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: AHT- Iruña-Ezkio ( H alternatiba), 2017ko aurrekontuen azterketarekin amaitu, 2018ko aurrekontuetan doikuntzak
pdf
159.64 KB
09·03·2018
Komunikazio batzordean jorratutakoak: Erretaularen zabalkundea, Emakumeen eguna, Herritarren kontakturako datuak osatu, Euskara ikastaroa;  Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Emakumeen eguna, Plazako tiloak, Alegiko frontoiko kanaloiak, Herri Batzarra; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: 2017ko aurrekontuen I eta II kapituluaren azterketa, 2018ko aurrekontuetan doikuntzak, Alegiko frontoirako sarreran loreontziak