Visor de contenido web

Udal Batzordeak

Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):

Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
  • Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
  • Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Olatz Iza Maiora

Ekimen sozio-kulturalak

Asteartetan, 19:00etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
  • Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
  • Arduradunak: Olatz Iza Maiora eta Anttoni Okariz Gorrotxategi

Azpiegitura eta ingurumena

Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
  • Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
  • Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala

 

Bestalde, Batzorde Kudeatzaileko kide guztiak hamabost egunean behin biltzen dira gestioaren jarraipena egiteko era honetan:

Gobernu Batzordea

Asteazkenetan, 18:00etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Arduraduna: Gorka Sasieta Barrenetxea

 

Udal Batzordeen bilera aktak

Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:

Publicador de contenidos
pdf
150.29 KB
20·02·2018
Komunikazio batzordean jorratutakoak: Erretaularen zabalkundea, Emakumeen eguna;  Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Euskera ikastaroa, Adinekoen aisialdia,  Liburutegia, itsasori dagokion dokumentazioa Santa Lutziko udaletxean; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Alegi - Irizar oinezko bidea, GOIMENera eskaria, Zaborren kudeaketa, Zozabarroko autobus geltokia, Seinale metalikoak, Konektibitatea, Alegi barruko errepidean arazoak.
pdf
129.35 KB
05·02·2018
Komunikazio batzordean jorratutakoak: Herri Batzarra, Erretaularen zabalkundea;  Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Udaberri auzolanerako aurreikuspenak, Santa Agedako bezperako koplak, Matximentan bertso afaria, 3. adinekoei eskeintza; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Alegi - Irizar oinezko bidea, Ur Agentzia, Uribarko zubia, Alegiako apaiz etxean ur filtrazioak, GOIMENera eskaria, Zaborren kudeaketa, Alegiako obren datak, Zozabarroko autobus geltokia, Alegiako frontoiko argia, Seinale metalikoak
pdf
161.02 KB
15·01·2018
Komunikazio batzordean jorratutakoak: Administrariaren kontratazioa, Movistar eta telefono zenbakia Udalean, Udal langileen ordutegia Itsasoko Udalean, Web orria, Herri Batzarra;  Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: 2018 1. seihilabeteko ekimenen aurreikuspena, Goimenera aurkeztu beharreko diru-laguntza eskaera; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Alegiako proiektuaren lizitazioa, 2017ko aurrekontuaren balantzea, Udal espazioen antolaketa