Visor de contenido web

Udal Batzordeak

Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):

Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
  • Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
  • Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Olatz Iza Maiora

Ekimen sozio-kulturalak

Asteartetan, 19:00etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
  • Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
  • Arduradunak: Olatz Iza Maiora eta Anttoni Okariz Gorrotxategi

Azpiegitura eta ingurumena

Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
  • Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
  • Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala

 

Bestalde, Batzorde Kudeatzaileko kide guztiak hamabost egunean behin biltzen dira gestioaren jarraipena egiteko era honetan:

Gobernu Batzordea

Asteazkenetan, 18:00etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Arduraduna: Gorka Sasieta Barrenetxea

 

Udal Batzordeen bilera aktak

Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:

Publicador de contenidos
pdf
148.99 KB
14·12·2017
Komunikazio batzordean jorratutakoak:Euskararen eguna, erretaula, Abenduko Agenda, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Garbitzailearen kontratazioa, Goierriko Hedabideak,Jakinarazpen desberdinen eta batzordeetako akten banaketa;  Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Abenduko ekimenak; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Etxebizitzak margotzeko diru-laguntzak, Uralitak, ITE, Foru Aldundiaren diru-laguntza, Udal langilearen hurrengo lanak, Kizkitzako pagadiaren egoera.
pdf
125.4 KB
20·11·2017
Komunikazio batzordean jorratutakoak: web orria, Ibur Hipika, konektibitatea herrian eta euskararen eguna; Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: auzolana, Jubilatu eguna, kirol jarduerak eta abenduko ekimenak; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: zuntz optikoa, 4G udaletxean, hilerriko iturria, Beitiko hodia, eserlekuak, Leader deialdia eta zergak.
pdf
140.37 KB
04·11·2017
Komunikazio batzordean jorratutakoak: web orria, Herri Batzarreko akta, administrariaren lanpostua, garbitzailearen lanpostua eta erretaula; Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: erretaula, auzolana, Ibur Hipikaren eskaintza, pertsona helduentzat Ormaiztegiko egitasmoa eta josteko makinari buruzko ikastaroa; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: eserlekuak, Movistarren eskaintza, Leader deialdia eta hurrengo bilera eguna.