Visor de contenido web

Udal Osoko Bilkurak eta Herri Batzarrak

Udal Osoko Bilkurak

Udaleko Osoko Bilkura udal-gobernuan herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da. Baina erabaki estrategiko handiak hartu aurretik, eztabaida guneak sortzen ditu bai batzorde desberdinen inguruan, baita Herri-Batzarretan ere. Zinegotzi guztiek osatzen dute eta alkatea da burua. Udalbatzak, Ohiko Osoko Bilkurak eta ez-ohikoak egiten ditu.

Udaleko Ohiko Osoko Bilkurak hiru hilabetean behin egin ohi dira, eta normalean asteazkenetan, Udal Batzordeak deialdian adierazten duen orduan.

Jorratu beharreko gaien presarengatik aukerarik ez dagoenean baliodun bi egun lehenagotik deialdia egiteko, Udalbatzak ez-ohiko Udal Osoko Bilkura deituko du.

 

Herri Batzarrak

Herri Batzarrak, herritarrei informazioa adierazteko erabiltzeaz gain, Itsasorentzat esanguratsuak diren erabakiak hartzeko gune ere badira. Tratatzen diren gaiak anitzak dira, hala nola, udal-aurrekontuak, hirigintza-antolamenduko plan orokorra (HAPO), zerbitzuak, auzolanak,... eta gobernu-organoak aintzat hartzen dituen beste hainbat gai.

Prozedurari dagokionez, herri batzarraren egitura honelakoa litzateke:

  1. Udalak ahalik eta informazio gehien herritarren eskura jarri eta Udalaren ikuspegia azaldu.
  2. Emandako informazioa azpitaldeetan eztabaidatu eta galderak eta kezkak jaso.
  3. Erantzunak eta kezkak jaso ondoren talde bakoitzeko bozeramaileak Batzarrari azaldu. Behar adinako argibiderik egon ez balitz, behar den denbora eman informazioa osatzeko.
  4. Informazio guztia eztabaidatu ondoren, batzarkideen isilpeko iritzia idatziz bozkatu (herrian erroldatutakoak eta 16 urtetik gorakoak).
  5. Batzarraren iritzia jaso ondoren, Udalbatzak erabakia hartu.

Bai Udal Osoko bilkuren deialdia bai Herri Batzarren deialdia herritar guztiei helarazten zaie eta herriko iragarki tauletan ere ikusgai jartzen dira.

 

Actas de reunión
pdf
363.0 KB
11·04·2019 Herri batzarra
Honako gaietan sakondu da: Itsasoko Udalaren bi urteetako balantzea partekatu da; Itsasoko Udal Batzordea aukeratzeko irizpideak, prozedura eta data erabaki; Apirilaren 13an izango dugun auzolana landu da eta jada deialdia banatu da; Iparragirre apirilaren 6an, Batzarraren egun berean, hil zela gogorarazteko, Zozabarroko panelean jarriko den oroigarria aurkeztu da.
pdf
651.49 KB
18·02·2019 Herri batzarra
Honako gaietan sakondu da:Aurreko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak, Azpiegiturak, Diru laguntza deialdiak, 2019ko aurrekontuak, Inbertsio berriak, Bukatzeko dauden lanak, Aurreko Batzarretan aipatutako proiektuak.
pdf
266.06 KB
17·12·2018 Herri batzarra
Honako gaietan sakondu da: 2018ko Ekainaz batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak; Diru laguntza eskaerak; Itsasoren egoera 2019ko hauteskundeen aurrean; 2018-2019 Ikastaroak; Euskaraldia ekimena, Zaborraren birziklatzea hobetzeko pausoak; Beste ekimen batzuen aurreikuspena Itsaso, Alegi eta Kizkitzako guneetan.
— 3 Elementos por página.
Mostrando el intervalo 1 - 3 de 10 resultados.