Visor de contenido web

Udal Osoko Bilkurak eta Herri Batzarrak

Udal Osoko Bilkurak

Udaleko Osoko Bilkura udal-gobernuan herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da. Baina erabaki estrategiko handiak hartu aurretik, eztabaida guneak sortzen ditu bai batzorde desberdinen inguruan, baita Herri-Batzarretan ere. Zinegotzi guztiek osatzen dute eta alkatea da burua. Udalbatzak, Ohiko Osoko Bilkurak eta ez-ohikoak egiten ditu.

Udaleko Ohiko Osoko Bilkurak hiru hilabetean behin egin ohi dira, eta normalean asteazkenetan, Udal Batzordeak deialdian adierazten duen orduan.

Jorratu beharreko gaien presarengatik aukerarik ez dagoenean baliodun bi egun lehenagotik deialdia egiteko, Udalbatzak ez-ohiko Udal Osoko Bilkura deituko du.

 

Herri Batzarrak

Herri Batzarrak, herritarrei informazioa adierazteko erabiltzeaz gain, Itsasorentzat esanguratsuak diren erabakiak hartzeko gune ere badira. Tratatzen diren gaiak anitzak dira, hala nola, udal-aurrekontuak, hirigintza-antolamenduko plan orokorra (HAPO), zerbitzuak, auzolanak,... eta gobernu-organoak aintzat hartzen dituen beste hainbat gai.

Prozedurari dagokionez, herri batzarraren egitura honelakoa litzateke:

  1. Udalak ahalik eta informazio gehien herritarren eskura jarri eta Udalaren ikuspegia azaldu.
  2. Emandako informazioa azpitaldeetan eztabaidatu eta galderak eta kezkak jaso.
  3. Erantzunak eta kezkak jaso ondoren talde bakoitzeko bozeramaileak Batzarrari azaldu. Behar adinako argibiderik egon ez balitz, behar den denbora eman informazioa osatzeko.
  4. Informazio guztia eztabaidatu ondoren, batzarkideen isilpeko iritzia idatziz bozkatu (herrian erroldatutakoak eta 16 urtetik gorakoak).
  5. Batzarraren iritzia jaso ondoren, Udalbatzak erabakia hartu.

Bai Udal Osoko bilkuren deialdia bai Herri Batzarren deialdia herritar guztiei helarazten zaie eta herriko iragarki tauletan ere ikusgai jartzen dira.

 

Actas de reunión
pdf
857.61 KB
21·10·2017 Herri batzarra
Honako gaietan sakondu da: ekaineko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak; entitateen Erregistroan dugun auziaz Foru Aldundiarekin izandako azken bilera; herrian konektibitatea hobetzeko dauden aukera desberdinak; Itsasoko Udaletxerako Foru Aldundiarekin batera proposatutako aurreproiektua; www.itsaso.eus weborriaren argitaratzea; azaroaren 18an burutuko dugun auzolanerako lan-proposamenen azalpena eta hurrengoetarako aurreikusten diren zereginen zerrendatzea; beste ekimen batzuen aurreikuspena eta norberak lekarkeena.
pdf
521.65 KB
20·09·2017 Udal osoko bilkura

2017ko ekainaren 28ko Batzarreko aktaren onarpena; Presidente jaunak eman dituen Ebazpenen berri ematea; 2017ko uztailaren 14ko datan Estatuko Toki Entitateko eta Erkide Autonomoen harremanetarako zuzendari orokorrak Itsasoko Udalak 207ko apirilaren 12an jarritako aurretiko errekerimendua ezeztatu eta Itsaso toki entitateen erregistroan inskribatzea ukatu zuena eta, erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsua aurkezteko proposamena onartzea; REDESA enpresarekin adostutako lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena onartzea; Sasieta Mankomunitatean parte hartzeko ordezkarien izendapen proposamena onartzea.

pdf
4.84 MB
28·06·2017 Udal osoko bilkura

2017ko apirilaren 11ko Batzarreko aktaren onarpena; presidente jaunak eman dituen Ebazpenen berri ematea; San Bartolome Parrokiarekin adostutako lankidetza-hitzarmena onartzea; Itsasoko Ostatuko zerbitzuen kudeaketa integralaren emakida kontratua berriro bi urtez luzatzeko proposamena onartzea; Itsasoko Udala, Goieki-Goierriko Garapen Agentziako partaide izateko proposamena onartzea; 2018ko jaiegun egutegi ofiziala osatzeko jai egun lokalak onartzea.

— 3 Elementos por página.
Mostrando el intervalo 7 - 9 de 11 resultados.