Visor de contenido web

Udal Osoko Bilkurak eta Herri Batzarrak

Udal Osoko Bilkurak

Udaleko Osoko Bilkura udal-gobernuan herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da. Baina erabaki estrategiko handiak hartu aurretik, eztabaida guneak sortzen ditu bai batzorde desberdinen inguruan, baita Herri-Batzarretan ere. Zinegotzi guztiek osatzen dute eta alkatea da burua. Udalbatzak, Ohiko Osoko Bilkurak eta ez-ohikoak egiten ditu.

Udaleko Ohiko Osoko Bilkurak hiru hilabetean behin egin ohi dira, eta normalean asteazkenetan, Udal Batzordeak deialdian adierazten duen orduan.

Jorratu beharreko gaien presarengatik aukerarik ez dagoenean baliodun bi egun lehenagotik deialdia egiteko, Udalbatzak ez-ohiko Udal Osoko Bilkura deituko du.

 

Herri Batzarrak

Herri Batzarrak, herritarrei informazioa adierazteko erabiltzeaz gain, Itsasorentzat esanguratsuak diren erabakiak hartzeko gune ere badira. Tratatzen diren gaiak anitzak dira, hala nola, udal-aurrekontuak, hirigintza-antolamenduko plan orokorra (HAPO), zerbitzuak, auzolanak,... eta gobernu-organoak aintzat hartzen dituen beste hainbat gai.

Prozedurari dagokionez, herri batzarraren egitura honelakoa litzateke:

  1. Udalak ahalik eta informazio gehien herritarren eskura jarri eta Udalaren ikuspegia azaldu.
  2. Emandako informazioa azpitaldeetan eztabaidatu eta galderak eta kezkak jaso.
  3. Erantzunak eta kezkak jaso ondoren talde bakoitzeko bozeramaileak Batzarrari azaldu. Behar adinako argibiderik egon ez balitz, behar den denbora eman informazioa osatzeko.
  4. Informazio guztia eztabaidatu ondoren, batzarkideen isilpeko iritzia idatziz bozkatu (herrian erroldatutakoak eta 16 urtetik gorakoak).
  5. Batzarraren iritzia jaso ondoren, Udalbatzak erabakia hartu.

Bai Udal Osoko bilkuren deialdia bai Herri Batzarren deialdia herritar guztiei helarazten zaie eta herriko iragarki tauletan ere ikusgai jartzen dira.

 

Actas de reunión
pdf
137.21 KB
03·06·2017 Herri batzarra
Itsasoko Udaleko Gizarte langilea den Almudena Carrillo Mateosek, Gizarte Zerbitzuen eskaintza eta
eskabideak egiteko prozedurak azaldu; Udal zerbitzu guztiak Itsason indarrean jartzeko prozesuan , egindakoak, egiten ari direnak eta egitekoak aurkeztu; GOIEKI Garapen Agentzian eta GOIERRI FUNDAZIOAn parte-hartzeko aukera aztertu da (UGGASAren eskaintzarekin alderatuz), eta 5 lantaldetan eztabaidatu ondoren, batzarkide guztien aldeko bozka emanez GOIEKI eta GOIERRI FUNDAZIOAn parte-hartzeko aldeko iritzia jaso da.
pdf
147.77 KB
05·03·2017 Herri batzarra
Martxoaren 3an, ostirala, Madrilgo Entitateen Erregistrotik Itsaso udalerri gisa inskribatzeko iritsitako ukapenaren aurrean zein egoeretan gauden azaltzea; Udala martxan jartzeko lehen pausoak noraino eman diren eta zein norabidetan adieraztea; Foru Aldundian aurkeztutako proiektu estrategikoak ezagutaraztea; Itsasori zuzenean eragiten dioten hainbat erakunde eta Mankomunitateren eskaintza eta lankidetza azaltzea; GOIEKI Garapen Agentzian parte-hartzeko hainbat arrazoiak partekatzea; Itsasoko Udalaren antolaketa eta batzorde lan-taldeen plangintzaren berri emateaz gain,parte-hartzeko gonbitea luzatzea; Herritarron eta udalaren arteko komunikazio aukerak aztertzea eta proposamen bat eskaintzea.
— 3 Elementos por página.
Mostrando el intervalo 10 - 11 de 11 resultados.