Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Abesbatzen emanaldia Alegin

izazpe abesbatzak eta Santanderreko “Agrupación Coral Sardinero” abesbatzen emanaldia izango da urriak 19an 19:30etan Alegiako elizan
19 URR
Kultura

Datorren larunbatean, urriak 19, arratsaldeko 19:30etan Itsasoko Alegiako elizan, Izazpe Abesbatzak gonbidatuta “Agrupación Coral Sardinero” ezagutzeko aukera izango dugu.

Talde hau Santander eta Cantabriako kanta tradizionalak mantentzeko eta batez ere gazteei zabaltzeko helburuarekin 70eko hamarkadan jaio zen.

Gerora, bere errepertorioa nazioarteko beste abesti batzuekin ere osatuz joan dira eta emanaldi eta lehiaketa ugaritan parte hartzen dute Cantabrian zehar zein Estatuko beste leku batzuetan ere.

Gaur egun Chema Iglesias Garcíak zuzentzen du eta 27 kide ditu taldeak.  

Larunbateko egitaraua Izazpe abesbatzak  irekiko du, 5 abestirekin, jarraian Agrupación Coral Sardinerok 9 abesti  eta amaieran bi abesbatzek batera 2 abesti eskainiko dizkigute 

Aukera bikaina izango dugu musikaz gozatzeko eta jendeari gonbitea egiten diogu bertaratu dadin.

 

                                                    Udal Batzordea

Itsason, 2019ko urriaren 18a