Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

B@KQ identifikazio elektronikoaren tramiteak Itsasoko Udalean

Hemendik aurrera,B@KQ identifikazio elektronikoa lortzeko tramiteak egin daitezke Itsasoko Udaletxean
24 URR
Zerbitzuak

B@kq Identifikazio elektronikoko bitarteko berri bat da. Oso erabilerraza da eta aukera ematen du administrazioekin telematikoki harremanetan jartzeko, bai Udaletxeetako hainbat tramite, Aldundiekin, Eusko Jaurlaritza edo Osakidetzarekin harremanak izateko aukera ematen du.

Hemendik aurrera Itsasoko Udalean egin daitezke Identifikazio Elektroniko hori lortzeko tramiteak. Horretarako NAN kopia bat eta telefono mugikor eta helbide elektronikoaren datuak behar dira eta bertan betetzen den eskaera sinatzea.