Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Batukada ikastarorako izen ematea

Batukada ikastaroarekin interesatuak dauden guztiei izena emateko eskakizuna luzatzen zaie, taldea osatu eta martxan jartzeko
27 MAR
Ikastaroa

Batukada perkusioa jotzen duen taldea da. Kaleak alaitzen ditu jai giroan, dantzatuz eta musika sortuz, eta erabiltzen diren instrumentuak nagusiki danborrak baldin badira ere, tinbalak, kaxak, …. ere aurkitu ditzakegu.

Batukadaren jatorria Brasilen badago ere, sustraiak Afrikan daude, baina azken urte hauetan Euskal Herrira ere hedatu da.

Itsason badugu batukadaren oinarrizko formazioa emango diguna (Hariztizabalgo Eneko Solana Olabide) eta 8-10 kideko taldea osatuko bagenu, prest legokeena larunbat arratsaldeetan entsaioak egiteko.  Bide batez, instrumentu tailerra ere antolatu dezakegu.

Batukadaren erritmo, kolore eta soinuak erakartzen bazaituzte, eman izena  ondorengo telefono zenbakira deituta( 943 477790) edo bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: udala@itsaso.eus   apirilaren 1a baino lehen.

Animatu zaitez!!!

 

Itsason 2019ko martxoaren 27an

Udal Batzordea