Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Birrintzailearen erabilera azalpenak

Itsasoko Udalak birrintzailea edo trituradora erosi berria du eta herrian edonork izango du tresna hau erabiltzeko aukera, adarrak nahiz konposta txikitzeko. Martxoaren 23an emango dira erabileraren inguruko azalpenak.
23 MAR
Zerbitzuak

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Itsasoko Udalak birrintzailea edo trituradora erosi berria du eta herrian edonork izango du tresna hau erabiltzeko aukera, adarrak nahiz konposta txikitzeko.

Birrintzailea erabiltzeko interesa duzuenontzat funtzionamenduaren inguruko azalpenak eta erabili ahal izateko jarraitu beharko den prozedura azalduko zaizue beheran aipatzen den leku eta egunean:

EGUNA:  Martxoaren 23a, larunbata

LEKUA: Itsasoko Goiko plaza

ORDUA: 17:00ak

 

Gurekin izango zaitugulakoan,   

 

Itsason 2019ko martxoaren 16an

Udal Batzordea