Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Emakumearen Nazioarteko Eguneko egitaraua

Datoren Martxoak 8an Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Itsason antolatutako ekintzen berri ematen dizuegu
7 MAR 8 MAR
Ospakizuna

Herritar agurgarriok,

Ekitaldiz betea dator aurtengo Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna eta herri bakoitzak egitarau jakin bat baldin badu ere, eskualde mailako bategiteak ere antolatu dira.

Hona hemen Itsasorako antolatu dena:

  • MARTXOAK 7:

Solasaldia

Gaia: Gizonduz ekimena ezagutzera eman: zer den, zergatik egiten den, zertan datzan, ekintzak, etorkizunerako erronkak,... (sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta gizonen parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko ekimena)

Tokia: Udal aretoa

Ordua: 19:30etatik 20:30etara

  • MARTXOAK 8

​Herriko plazan 13:30etan argazkia

Norberak bere mantala ekarriko du eta errebindikazio-ospakizun argazkia aterako da.

Ostatuan 14:00etan Bazkaria

Izen-ematea: Ostatuan bertan edo 943 88 03 15ra deituta.

18:30etan Elkarretaratzea

Goierri beheko M8 plataformak antolatutako bategitera joateko gonbidapena egiten dizugu.

Lazkao, Beasain eta Ordiziako plazetatik 3 zutabe irtengo dira. Lazkao sarreran elkartu eta Lazkaoko plazan amaituko dute manifestazioa.

Oharra: kotxeetan lekua izango da eta soinean kolore morea duen ezaugarriren bat eramatea aholkatzen da.

 

Gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat,

Itsason 2019ko martxoaren 3an

Udal Batzordea