Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Energia Eraginkortasunari buruzko tailerra

Foru Aldundiak antolatutako Energia Eraginkortasunari buruzko bigarren tailerra izango dugu, asteartea, abenduak 17an, arratsaldeko 17:30etan
17 ABE
Ikastaroa

 

ENERGIA ERAGINKORTASUNARI BURUZKO TAILERRA

 

Foru Aldundiak energia kontsumoari buruzko  ARGITU tailerrak eskaintzen ditu herritarrak energiaren gaian sentikortzeko. Bi tailer dira guztira eta ekainean egin genuen lehenengoa: DATUAri buruzko tailerra.

Orain ENERGIA ERAGINKORTASUNARI buruzkoaren eskaintza egin digute.Tailerra doakoa da baina izen-ematea eskatzen digute, gutxieneko kopurua ziurtatu ahal izateko.

Finkatu dugun eguna, lekua eta ordutegia ondorengoa da:

           LEKUA: Itsasoko Udaletxea

           EGUNA: Astelehena, abenduak 17

           ORDUTEGIA: 17:30etatik 19:30etara

Izen-ematea Udalean bertan egingo da abenduaren 14rako, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790)  edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).

Gaiaren garrantzia azpimarratuz, etortzera gonbidatzen zaitugu.

OHARRA: DATUAri buruzko tailerrera etortzerik izan ez zenutenok eta orain interesa duzuenok, aukera izango zenukete 19:30etatik aurrera. Zuen argindar faktura ekartzea beharrezkoa da.                                                                                                                           

Gure artean izango zaitugulakoan,

 

Itsasoko Udal Batzordea

 

 

 

Itsason, 2018ko abenduaren 12a