Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

Erretaula andamioetatik bisitatzeko aukera

Erretaularen zaharberritzea bukatzera doan une honetan, berriro ere hurbil-hurbiletik bisitatzeko aukera izango dugu Azaroaren 11n, Equipo7 enpresako Javier de Miguel zuzendariari eskutik.
11 AZA
Kultura

Itsasoar eta interesatu guztioi,

Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu erretaularen zaharberritzea bukatzera doan une honetan, berriro ere hurbil-hurbiletik bisitatzeko aukera izango dugula Equipo7 enpresako Javier de Miguel zuzendariari eskutik,

Aukera hau larunbatean burutzea nahi izan dugu ahalik eta jende gehienak parte hartzeko eta azaroaren 11n izango da, larunbata, goiz eta eguerdi aldean, 4-5 laguneko taldeetan banatuta, 45 minutuko txandetan antolatuta.

Honetarako, komeni zaigu interesatuta zein zaudeten jakitea eta baita zer ordu letorkizuekeen hobekien ere. Honen berri emateko Pilare Muxikarekin harremanetan jarri arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara azaroaren 10a baino lehen (669 045 527).

Interesa agertzen duzuen guztiokin jarriko gara harremanetan hitzordua ziurtatzeko.

Mila esker eta laster arte!

Itsasoko parrokia elkartea