Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Etxebizitzaren birgaitze energetikoa sustatzeko ikastaroa

“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko” izeneko tailerra izango da maiatzak 13an arratsaldeko 6tan
8 MAI
Ikastaroa

Itsasoar agurgarriok,

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Itsasoko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako doako tailerrak antolatu ditu.

“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko” izeneko tailerraren helburua bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da,beti ere, modu erraz eta ulerkorrean.

Eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizi-kalitatean eragiten du, ondorengo arrazoiengatik:

  • Aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.
  • Bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez.

NOIZ: Maiatzak 13, astelehena, 18:00etan
NON: Udal aretoan
IRAUPENA: ordu eta erdi.

EZAUGARRIAK:

  • Parte hartzeko ezinbestekoa aldez aurretik izena ematea. Horretarako, deitu 943477790 telefono zenbakira, edo idatzi udala@itsaso.eus helbide elektronikora maiatzak 10 baino lehen eta zure izen-abizenak eta telefonoa erraztu.
  • Parte hartzaileei Gipuzkoa Argitu tailerretan emandako azalpenak jasotzen dituen informazio-euskarria banatuko zaie.
  • Izena eman ondoren, antolatzaileak zurekin harremanetan jarriko lirateke, tailerraren inguruko informazio gehigarria emateko.

Zalantzaren bat bazenu edo informazio gehigarria behar izanez gero, dei ezazu mesedez 943477790 telefono zenbakira edo posta elektroniko bat bidal ezazu honako helbidera: udala@itsaso.eus

Besterik gabe, zure interesa eskertuz, Gipuzkoa Argitu tailerrean parte hartzera animatzen zaitut.


Itsason 2019ko maiatzaren 07an

Udal Batzordea