Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

Euskaraldiako ekintzekin aurrera jarraitzen dugu

Hauek dira, azaroan zehar, Euskaraldia ekimenaren baitan egingo diren ekintzen laburpena
8 AZA
Ospakizuna

Herritar agurgarriok,

 

Euskaraldia ekimenaren barruan, hona hemen azarorako aurreikusita ditugun ekintzak:

 

AZAROAK 10

19:30  Euskaraldiaren aldeko ariketa sozialaren prestaketa saioa

20:15  Gomendio eta txapa banaketa

20:30 Herriko produktuez osatutako pintxo potea

Lekua: Itsasoko Ostatua

 

AZAROAK 17

21:00  Kantu afaria

Afari giroa abesti herrikoiaz alaiturik izango da eta gurekin izango dugu Joseba Iparragirre Gorrotxategi trikitilaria. Berarekin batera, herriko gazteen parte-hartzea ere ziurtatuta dago.

Lekua: Itsasoko Ostatua

Izen-ematea: Ostatuan bertan,azaroaren 15a baino lehen.

 

Ondoren, 

AZAROAREN 23tik ABENDUAREN 3ra: EUSKARALDIA!!!

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

Udal Batzordea

 

 

Itsason, 2018ko azaroaren 7a