Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:

Atzealdea

Herri Batzarra Itsason

Urriaren 21ean (larunbata), arratsaldeko 19:00etan, Herri Batzarra ospatuko da Itsasoko Elizako korupean.
21 URR
Herri Batzarra

Esku artean darabilzkigun informazio, egitasmo eta proiektuak herritarrokin aztertu eta proposamenak jasotzeko saioa antolatu dugu.

Honako puntuak landuko dira bertan:

  • Ekaineko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak
  • Entitateen Erregistroan dugun auziaz Foru Aldundiarekin izandako azken bileraren berri
  • Herrian konektibitatea hobetzeko dauden aukera desberdinak
  • Itsasoko Udaletxerako Foru Aldundiarekin batera proposatutako aurreproiektua
  • Itsaso.eus web orriaren argitaratzea
  • Azaroaren 18an burutuko dugun Auzolanerako lan-proposamenak biltzea
  • Beste ekimen batzuen aurreikuspena eta norberak lekarkeena
  • Norberak lekarkeena

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean gure agurrik beroena,

Itsasoko Udal Batzordeburua, Gorka Sasieta Barrenetxea