Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Herri Batzarrerako deialdia

Larunbata, Abenduak 15ean ospatuko den Herri Batzarrerako deialdia luzatzen dizuegu.
15 ABE
Herri Batzarra

 

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez datorren larunbatean, abenduak 15,  ditugun informazio, egitasmo eta proiektuak herritarrokin aztertu eta proposamenak jasotzeko HERRI BATZARRA antolatu dugu:

  • Ekaineko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak
  1. Herri bideetan eta Zozabarroko industrialdean egindakoak
  2. Informazio panel berriak, ibilbidea egokitzea eta San Lorentzo ingurua
  3. Diru laguntza eskaerakItsasoren egoera 2019ko hauteskundeen aurrean
  • 2018-2019 ikastaroak
  • Zaborren birziklatzea hobetzeko pausoak
  • Beste ekimen batzuen aurreikuspena:
  1. Itsaso guneko obra amaitzea
  2. Alegiako bide berdea (desjabetze prozesuak, asfaltatzea)
  3. Oinezko irteera Alegiatik Ormaiztegi aldera
  • Norberak lekarkeena
 

EGUNA: Abenduak 15, larunbata

ORDUA: 19:00ak

LEKUA: ITSASOKO ELIZAKO KORUPEA

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

Itsasoko Udal Batzordea

 

 

 

Itsason, 2018ko abenduaren 12a