Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Herri Batzarrerako deialdia

Herri Batzarra izango da Itsason Otsailaren 16an, larunbata, 19:00tan Udaleko gai garrantzitsuenei buruz berri eman eta elkarrekin aztertzeko
14 OTS
Herri Batzarra

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez datorren larunbatean, otsailak 16,  ditugun informazio, aurrekontu eta proiektuak herritarrokin aztertu eta proposamenak jasotzeko HERRI BATZARRA antolatu dugu:

1.- Abenduko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak

  • azpiegiturak: Alegiako irteera, San Lorentzoko bidea eta ura bertaratzea, Madurako uren kanalizazioa, Alegia-Uribar bide berdearen hurrengo fasea, Itsasoko gunearen urbanizazioa, Alegiako auzo-konpostagunea, Altzigarraga-Mandubia bidearen egoera e.a.
  • deialdiak: Parte-hartze prozesua (Itsaso 2030)

                   Landaola 2019: birrintzailearen eskaera,      

                   Landaola 2020: aukera desberdinen lanketa

2.- Aurrekontuak 2019

3- Inbertsio berrien aukerak, lehendik aurreikusitakoak zerrendatu eta lehentasunak ezarri

4.- Norberak lekarkeena

 

EGUNA: otsailak 16, larunbata

ORDUA: 19:00ak

LEKUA: ITSASOKO ELIZAKO KORUPEA

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

Itsason 2019ko otsailaren 12an

 

Udal Batzordea