Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Itsasoko Jubilatuen Ospakizuna

Itsasoko Jubilatuen Ospakizuna eta Ramon Elkoro apaizari agurra egingo da azaroak 10 igandean
10 AZA
Ospakizuna

Itsasoko Udalak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte azaroaren 10ean izango diren ospakizun ekintzetara.

 EGITARAUA

  • 13:30etan Alegiako Elizan meza kantatua
  • 14:15etan Aurreskua Itsasoko Plazan eta argazkia
  • 14:30etan Bazkaria Itsasoko Ostatuan honako menuarekin:

- Urdaiazpiko iberiarra Zainzuriak bi saltsez lagunduta

- Arrain eta itsaski zopa Legatz kokotsak txibi pisto eta pil-pil saltsekin

- Isatsa saltsan ardo beltz erara

- Postrea eta kafea

  • Amaieran oroigarri banaketa

OHARRAK:

- Bazkaria erreserbatzeko aurrez Itsasoko Udaletxean izena eman azaroaren 6a baino lehen.

- Bazkariaren prezioa: Jubilatuentzat 16,5€ eta gainerakoentzat 33€. Jatetxean bertan ordainduko da. 

                                                    Udal Batzordea

Itsason, 2019ko urriaren 30a